20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Eliza jasangarria” saria Bilboko Eleizbarrutian sustatutako harpidetza-egitarauari
09.05.2024

‘Eliza jasangarria” saria Bilboko Eleizbarrutian sustatutako harpidetza-egitarauari

Eleizaren Sostengatzerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Idazkaritzak 'Eleiza jasangarria' sarien lehenengo ekitaldia antolatu dau. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokattzeagaitik nabarmendu diran Eleizako erakundeen lana autortzeko eratu dira sariok. 'Eleiza jasangaria' sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Eleizbarrutiak, parrokiak, beste hainbat egitasmo edo errealitate.

 Epaimahaia atzo arratsaldez batu zan eta Eleizbarrutiei emongo jaken saria Bilbokoari emon eutsan, ‘Ardurakidetasuna – Harpidetzak’ egitarauagaitik..

Egitarau hau 2022an jarri zan martxan, esperientzia pilotu lez. Ekonomiarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak bultzatutako ekimenean, Bizkaiko 13 parrokiek parte hartu eben. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Komunikabideetarako Sailak be esku-hartzen dabe eta hilean agerkari bat argitaratzen da gai zehatz bati lotuta. Agerkariak pastoral gogoeta, aita santuaren mezua, bideoa, parte hartzen daben parrokien informazinoa eta harpidetza-orria jasoten ditu.

Kurtso honetan, Bizkaiko 34 parrokiak egin dabe bat egitasmoagaz. de Bizkaia que se han adherido al proyecto. “5 hilabete, 5 azpimarra sinistedun lez bizitzeko” izena dau eta hilabete honetan amaituk da. Jose Joaquin Moral arduradunak zorionak emon deutsez “ardurakidetasunez jokatzeko konpromisoa hartu daben parrokiei”. 

Beste sari bat konpartituta

“Beste haibat erakunderi” emondako saria be jaso dau Bilboko Eleizbarrutiak beste erakunde batzukaz batera. Hainbat Eleizbarrutik garatzen diharduen “Ondare erlijiosoari lotutako esperientzia eta bisiten sare turistikoa”egitasmoagaitik..

Ondareari buruzko egitasmo hau esperientzia pilotua da eta Erdi Aroan eta Errenazimendurako trantsizinoan oinarrituta dago. Ondarea bide barrietatik erakutsi gura da, bisitariek, lekuen edertasuna miresteaz batera, eraikinen eraikuntzaren sena ulertu daien.

Bilbon, esate baterako, San Anton eleiza bisitatuz, “eraikinaren historia ezagutarazo gura da eta Erdi Aroan Bilboko urigintzan eta herritarren eguneroko bizitan izan eban egiteko garrantzitsuak jabearazo”, arduradunek 2023ko apirilean Bizkaian ospatu eben batzarrean adierazo ebenez.

Parrokien kategorian, Gotzainen Batzarrak Toledoko Artxidiozesiko Mohedas de la Jarako San Sebastian Maritia saritu dau.

Sari-banaketa, maiatzaren 28an

Sari-banaketa maiatzaren 28an izango da, Eleizaren Sostengatzerako Idazkaritzako Ekonomia Gaietarako Idazkaritzaordeak eta EGBko Gardentasunerako bulegoak antolatutako Ekonomia, Sostengatze eta Gardentasuna jardunaldietan, Madrilen.

Honeek osatu dabe epaimahaia: Mons. Vicente Rebollo, Eleizaren Sostengatzerako Idazkaritzako gotzain arduraduna, Jose Maria Albalad, Eleizaren Sostengatzerako Idazkaritzako zuzendaria, Fernando Gimenez Barriocanal, Ekonomia Gaietarako idazkariordea eta Francisco Romero, Ebanjelizatze, katekesi eta katekumenotzarako batzordeko eta Jose Gabriel Vera Gizarte Komunikazinoetarako batzordeko zuzendariak.

Eleizaren Sostengatzerako Eleizbarrutietako Batzordeek, Eleizbarrutietako gotzainek eta epaimahaikoek aurkezten dabez hautagaiak.

I Premio Sostenimiento