22-06-2025 Santísimo Cuerpo y Sangre de Cristo
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, elizbarrutiko barrien laburpena
22.06.2025

Astekoak, elizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

On Joseba Segura gotzaina, Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean.

Batzorde Iraunkorreko kide da, 2024ko martxotik Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako gotzain batzordeko presidente dalako. 

Hogeta bost kide dagoz batzordean.

Otxarkoaga ikastegia

Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sarean  dagoan Otxarkoaga ikastegian izan zan Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburua. 

 Loturak zabaldu egitasmoaren harira.

BizkaiBira

BizkaiBira hastear da.

Ekainaren 25etik uztailaren 13ra.

Klima-babeslekuak

Bilboko eleiza bi klima-babeslekuen sarean.

Alde Zaharreko Joan Santuak eta San Nikolas

Bilbon, 131 klima-babesleku dagoz.

Jesusen Bihotzaren maitasunari buruzko berbaldia

Jose Maria Alsina Casanova Jesusen Bihotzaren andra Mariaren Semeen Ermandadeko nagusia izan da hizlaria. eta Frantzisko aita santuaren Dilexit Nos. Bihotzaren bidea entziklikaz jardun dau. 

Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian

Lekeitio

Lekeitiok 700. urteurrena ospatzen dihardu.

“Oroitu, bizi, amestu” erakusketa ibiltaria Lekeition da. 

Alberto Jaimez, doktore teologian

Alberto Jaimezen doktorego tesia: «Asombro, reverencia y sobrecogimiento, Teología Natural en la obra divulgativa del astrónomo Carl Sagan».

Carl Sagan zientzialari eta dibulgatzaileari buruz.

Eleizbarrutiko seminarioa

Irailaren 1etik aurrera Bilboko abadegaiek Iruñan egingo dabe heziketa.

Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendaria astean egun bitan egongo da eurakaz. 

Ignacio Fernandez Bilboko eleizbarrutiko seminarioko errektoreak iragarri ebazan aldaketak Radio Popular-Herri Irratian. Azaldu ebanez, Carlos Olabarri abadea izango da eurakaz astean bitan.

Ospitaleetako taldeen batzarra

Hiru eleizbarrutietako AEEZ taldeak (Arreta Erlijioso eta Espiritualrako Zerbitzua) Gasteizen batu ziran.

Gogoeta eta bateratze-lana egin eben.

Eta katedral zaharra bisitatu.

Herri Irratia

Radio Popular-Herri Irratiak 13 podcast argitaratu ditu Anabella Barroso BEHako zuzendariaren eskutik.  

Izenburua: Recuerdos y futuro»: Una visión panorámica de la historia diocesana en el 75 Aniversario de la Diócesis de Bilbao. 

Caritas Bizkaia

Caritas Bizkaia erakundeak Maitasunaren eguna ospatu dau eta, aurretik 2024ko oroitza-txostena aurkeztu.

Otoitza-txostenean 12.000 lagun artatu ebezala nabarmentzen da.

Maitasunaren Eguna, boluntario eta laguntzaileen eguna.

Portugaleten, On Joseba Segura gotzaina buru.

Juanito Gallastegi

Elorrion 50 urte daroazan Juanito Gallastegiri omenaldia egin eutsen atzo.

Eukaristia, herri bazkaria eta zorion-agurrak.

Astekoak, asteko barrien laburpena

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Komunikazinoa