27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente
05.03.2024

Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente

Osoko Bilkurak Bilboko gotzaina izendatu dau, 40 botogaz eta lehen bozketan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente. On Joseba Segura prest agertu da bere bizitzan "oso garrantzitsua" izan dan esperientziari erantzunkizun barri honen bidez "beste era batera" jarraipena emoteko. Orain arte, Bilboko gotzaina Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko arduradun izan da eta, aurrerantzean, eginkizun barri hau izango dau Gotzainen Batzarrean.  

Gotzainak, izendapena jakitera emoteaz batera, esan dauanez, “misinoetan bizi izandako esperientzia oso garrantzitsua izan da nire bizitzan. Orain, jarraipena emon gura deutsat beste era batera erantzukizun barri honen bidez. Misinoa maite daben eta zaintzen daben guztiakaz batera, bide barriak bilatuko doguz eta laguntasuna emongo deutsegu euren bizitza eginkizun eder honi eskaintzen deutsenei”

Misinoak eta Eleizakazko Lankidetza

1996tik Misinoetarako Batzorde lez jarduten dauan Batzordeko presidente izendatu dabe Bilboko gotzaina. Aldi berean, CECADE (Atzerriagazko Eleizbarrutiko Lankidetza Apostolikorako Gotzain Batzordearen gaztelaniazko siglak) egoan. Honek 1948tik jarduten eban OCSHA (Abade Lankidetzarako Egintza Hispanoamerikarraren gaztelaniazko siglak) zaintzen eban. 1971ko azaroan, Batzorde biak bateratzen ebazan adierazpena onartu zan eta 1972ko maiatzean Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Gotzain Batzordearen pean bateratu ziran. Osoko Bilkurak, 2019ko azaroko batzarrean, gaur egungo izendapena onartu eban: Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordea.

On Joseba Segura Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen gotzain arduraduna be bada

Presidente eta presidenteordearen aukeraketa

Gaur goizean, Mons. Luis Arguello Valladolideko artzapezpikua aukeratu dabe Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) presidente 2024-2028 laurterako, 48 botogaz lehenengo bozketan. 2020tik hasita presidente karguan izan dan Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako artzapezpikuaren lekua hartu dau. Mons. Jose Cobo kardinala da presidenteordea.

Biak agertu dira prentsaurrekoan gaur goizean

Mons. Joseba Segura