04-11-2024 Lunes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Susana Mallo interprete irribarretsua keinu-hizkuntzan
05.03.2024

Susana Mallo interprete irribarretsua keinu-hizkuntzan

Susana Mallo Jesusen Mirabeen ordenako monja da. Martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dau beste zazpi emakumegaz batera. Bere esanetan, "bekaizkeriaz" egin zan monja, ahiztak ezagutu ebazanean, "zoriontsu eta aske" ikusten ebazalako. Sasoi horretan, asetuta ebazan beharrizan materialak, baina ez zan oso zoriontsu sentitzen. Madrildar hau 2010ean iritsi zan Bilboko komunitatera eta harrezkero laguntasuna eskaintzen deutse gaixoei Bilboko erietxean. Bere ama gorra da eta etxean "naturaltasunez" bizi izan dabe egoera hori. Katedraleko Eukaristietan keinu-hizkuntzako interpretea behar zala-eta, Gorren Pastoraltzagaz hartu-emona izaten hasi zan. 

Donejakue Bidea egin ondoren, Susana Mallo Eleizara bueltatu zan. Lehenengo jaunartzea egin ebanetik parrokiara bueltatu barik egoan, baina esperientzia horren eraginez, federa “berbiztu” egin zan. 

Gazteen talde bati lagundu eutsan parrokiara bueltatu zanean eta hortxe ikusi eban “Kristo bizirik dana”. Ipar Afrikan esperientzia bizi izateko aukera izan eban eta bertan ezagutu eban askotariko kongregazino erlijiosoen lana. 

Ahiztak ezagutu ebazanean, “inbidia” sentitu eban, zoriontsu ikusten ebazalako eta bera ez zalako holan sentitzen.

Jesusen Mirabeen ordenako monja da eta Bilboko Erietxeko komunitatean bizi da, bizkaitarrei osasun arreta espezializatua eskainiz eta “arreta profesional gizatiarrago eta gertukoa emonez”.

Interprete da keinu-hizkuntzan eta laguntasuna emoten deutse gorrei katedralean ospatzen diran Eukaristietan. Bere esanetan, “hainbat urtez lagundu izan deutsen sor Elena Karidadeko Alabari eta Sergio Buiza Gorren Pastoraltzarako arduradunari esker, lexiko erlijiosoa ikasi dot”.

Jesusen Mirabeak

Jesusen Mirabeen ordena, pontifize zuzenbideko kongregazino erlijiosoa, 2000. urtean Joan Paulo II.ak altarara goratu eban Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa gazteiztarrak sortu eban Bilbon 1871eko udan. Gaur egun, 18 herrialdetan dago, batez be Hego Amerikan eta baita Kamerun eta Vietnamen be. Etxe Nagusia Bilboko Unibertsitateen Etorbidean dago; aurretik, Itxaropena kalean egon zan bere egoitza eta beranduago La Naja-Naxan. Behartsuen, gaixoen ondoan egoteko, pertsona nagusi eta behartsuei laguntza emoteko sortu zan.

Jesusen Mirabeek -2012an ‘Bilboko Ospetsu” izendatu ebezan- lan garrantzitsua egiten dihardue 1996tik hasita GIB gaixo terminalakaz lan garrantzitsua egiten dihardue Santa Maria Josefa harrera-etxean, Bilbo Zaharrean dagoan sei solairuko eraikinean. Gizarte bazterketa jasateko arriskuan diran pertsonei be arreta eskaintzen deutsie.

Susana Mallo