22-08-2025 Viernes, XX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Athleticeko hildakoak gogoan eta esker ona Amatxuri
21.08.2025

Athleticeko hildakoak gogoan eta esker ona Amatxuri

1930eko ekainaren 22an, Athleticeko familia Begoñara joan zan lehenengo garaipen bikotxa eskertzera. Harrezkero., urtero joaten dira Amatxurenagana Aste Nagusiaren egunen baten. Hildako bazkideak gogoan izateaz gain, baloia eta kamisetea eskaintzen jakoz Ama Birjineari, eskerrak emotenaz.

Beste batzuetan legez, atzo Athleticeko familia Amatxurengana, bere zaindariaren aurrera joan zan. Emakumezkoen, gizonezkoen eta Genuine ligan lehiatzen diran kirolariak egon ziran ekitaldian.

Genuine ligako kirolari batzuk Valverde entrenatzailea agurtzen

Ekitaldi hasieran, Angel Unanue abadeak hildakoak hartu ebazan gogoan, batez be Juan Antonio VIrumbrales, 1 zenbakia eukan bazkidea. MIriam Cepedak, basilikako organo joleak interpretautako Requiem-aren ondoren, Jon Uriartek egin eban berba.

Presidentearen berbak

Jon Uriarte presidenteak euskeraz eta gazteleraz adierazo eban orain mende bat hasitako tradizinoari eusteko arrazoia “aurreko belaunaldiak gogoan”. Amatxuri eskerrak emon eutsazan aurreko denporaldian lortutakoagaitik eta aurton be hobetzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartu eban. 

Angel Unanue abadeak ondo etorria emon eutsan presidenteari basilikaren atarian
Valverdek urteotan ekitaldi buru egin dauan Jose Luis Achotegui agurtu eban

Eskaintzak

Baloia eta kamisetea aurkeztu orduko Unanuek berba batzuk adierazo ebazan, Achotegui bertan zala. Baloreetan eta bizitza estiloan eredu izatearen garrantzia azpimarratu eutsien jokalariei.

Ez da nahikoa talentua izatea, jausi barik eustea da garrantzitsua

Angel Unanue, abadea

f

Baloia eta kamiseta aurkezten (Athleticeko argazkia)

Beste batzuetan legez, publikoaren artean Bilboko harrera leku bateko umetxoak egon ziran. Abadeak eurak aintzat hartuz, istilu lekuetan munduan bizi diran umeak hartu ebazan gogoan. Gaza eta Ukrainia aitatu ebazan beren beregi. 

Harrera lekukoakaz argazkia

Iñaki Williams e Irene Oguiza, capitanes de los equipos presentando las ofrendas a la Amatxu