17-04-2026 Viernes, II semana - pascua
16.04.2024

Azoka solidarioa Altamiran, Palestinako umeen alde

Datorren domekaz, apirilak 21, azoka solidarioa ospatuko da, Altamirako Hirutasun Santua parrokiak antolatuta. Altamira auzoko frontoian izango da, 11:00etatik 18:00etara. Batu daiten diruaren zati bat Palestinako umeentzat izango da eta beste zati bat parrokiara iristeko arrapala eraikitzeko.

Antolatzaileen esanetan, azokan askotariko gauzak eskuratu daitekez: liburuak, heldu, ume eta jaiobarrientzako erropak, oinetakoak, etxeko gauzak eta apaingarriak, moda-osagarriak, imitazinozko bitxiak, ume txikientzako gauzak, e.a.

Ordu batean ospatuko da meza parrokian