30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Omenaldia eta esker ona Mikel Larrauri abadeari, Ibarrurin
15.04.2024

Omenaldia eta esker ona Mikel Larrauri abadeari, Ibarrurin

Mikel Larrauriren Ajuria, Gorozika, Ibarruri eta Gernikaldeko makina bat lagun batu zan zapatuz Ibarruriko parrokian, urte luzez bertan jardun izan dauan Mikeli esker ona adirazoteko. Hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Meza Nagusian bertako koruak abestu eban.

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak ezin izan eban parte hartu, baina mezua bialdu eban, Larrauriren lanagaitik eskerrak emonez, kristau alkarte horretan “fedea ospatzen eta barri ona zabaltzen” jardun izan daualako. 

On Joseba Segura gotzainak hil barri dan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren berbak gogoratu ebazan. Uriarteren esanetan, “arrakasta” hitza ez da ebanjelioan agertzen. Horren haritik, gotzainak esan ebanez, “holakoxea izan da gure lana azken urteetan: nasaia, xumea, apala, zarata bakoa, Jaso eizuz ondo merezita dozun esker ona eta txaloak”.

Mikel Larrauri
Eukaristia

Larrauri, con las personas que participaron en el homenaje