30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sestaoko hainbat familiak Larrabetzun igaro dau asteburua
15.04.2024

Sestaoko hainbat familiak Larrabetzun igaro dau asteburua

Sestao Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko eta beste hainbat arlotako familiak alkartu dira Larrabetzun eta alkarregaz igaro dabe asteburua. Jaime Pizarro pastoral moderatzailea eta Marisa Quintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako arduraduna izan dira eurakaz.

“Familiak alkartuta” goiburuaren haritik, Sestaoko hainbat familia alkartu da izadiaz gozatzeko. Horrezaz gainera, hainbat alderdi landu dabe, esate baterako, abegia, alkartasuna eta konpromisoa.

Familien biltzarra Sestao PB
Familien biltzarra Sestao PB
Familien biltzarra Sestao PB

Partaideek amaieran adierazo ebenez, topaketa “aberasgarria izan da eta alkarte sareak sortzeko balio izan dau”.

Familien biltzarra Sestao PB
Familien biltzarra Sestao PB