11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Migel-Orozko Pastoral Barrutikoak erromes joan dira Estibalizeko santutegira
15.04.2024

San Migel-Orozko Pastoral Barrutikoak erromes joan dira Estibalizeko santutegira

San Migel-Orozko Pastoral Barrutiak, Donejakue Biderako eta Erromesaldietarako Eleizbarrutiko idazkaritzagaz batera, erromesaldia egin eban apirilaren 13an, zapatuz, Estibalizeko Andra Mariaren santutegira. San Migel, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio eta Orozkoko parrokiako kideek autobus bat bete eben eta Gasteizko Eleizbarrutiak Estibalizeko Andra Mariaren koroatze kanonikoaren mendeurrena ospatzeko 2023ko maiatzaren 6tik 2024ko maiatzaren 6ra ospatzen diharduen Jubileuan parte hartzeko. 

Estibalizeko Andra Mari santutegia Gasteiztik zortzi kilometrotara dago.

Erromesaldia Estibalizera
Erromesaldia Estibalizera

Monasterioa

XI. gizaldian emoten da fraile-komunitate baten barri. 1138an, Naiarako monje beneditar klunitarren esku itzi zan. Gero, arte erromanikoko benetako harribitxi dan eleiza erromantikoa eraiki zan.

Estibalizeko Andra Mari

Estibaliz izena latineko “Aestivalis” dalakotik datorrela emoten dau: “onibar edo erromatar fundusa”. Beste batzuen ustez, “leku lasaigarria” izendatzen dau eta ‘Esua-Ibaliz‘ euskal sustraira joz, “eztia bezain gozo” adierazoko leuke. 

1923.eko maiatzaren 6an, Estibalizeko Ama Birjina arabatar guztien erregina eta ama lez koroatu eben. eta 1941.eko irailaren 14an, Pio XII.a aita santuak Arabako zaindari izendatu eban Estibalizeko Ama Birjina.

Ama Birjinaren irudia XII. gizaldikoa da

   

Imagen del grupo que participó el sábado en la peregrinación.