01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 3.000 eskaut batuko dira Urkiolan
16.04.2024

3.000 eskaut batuko dira Urkiolan

Euskalerriko Eskautak mobimentuko kideak Gorka Deuna euren zaindariaren eguna ospatzeko eta eskaut mobimentuaren 65. urteurrena gogoratzeko batuko dira. Aurton, esanahi erlijiosoagaitik zein inguratzen dauan naturagaitik adierazgarri dan Urkiolako santutegiaren inguruan alkartuko dira. "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz" goiburua ardaztzat hartuta ospatuko dabe eguna. 

Eskaut taldeak goizeko 10:30etan batuko dira Urkiiolako parke naturalean eta ekitaldia arratsaldeko 17:00ak inguruan amaituko da. Euskalerriko Eskautak mobimentuaren 65. urteurrena dala-eta, hauxe izango da egunaren xedea: “historia eta urteen buruan egin izan dan baterako lana ezagutu eta agertu”. Argazkien erakusketaren bidez, taldeen iragana eta oraina ezagutu ahal izango da. 

Antolatzaileen esanetan, egun hau aukera ona izan daiteke “lokarriak estutzeko, esperientziak batera jarteko eta, etorkizunerako bidean aurrera egiteari begira, gizarteagaz dogun konpromisoaren inguruan gogoeta egiteko”.

Gorka Deuna kartela
Apirilaren 21eko jardunaldia iragarteko kartela

Eskaut mobimentuari buruz

Eskaut taldeak aisialdian jarduera hezigarriak garatzen ditu jardunbide jakin batez baliatuz: “izateko eta egiteko estiloa, kristau nortasunean oinarrituta”. Eskaut egitasmo hezigarria 8 eta 19 urte bitarteko gazteentzat da. 

Euskalerriko Eskautak mobimentuak 65 urte daroaz federazino lez. Gaur egun, 40 talde ditu lurraldeko hainbat parrokia eta ikastetxetan eta horreetan 3.000 gazte inguru batzen da, 500 begiraleren laguntzagaz.

3.000 jóvenes eskaut se darán cita en Urkiola