31-03-2026 Martes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen
31.03.2026

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak aldi barriari ekingo deutso Bilbon, bere jarduera akademikoa Campo Volantin pasealekuko 36. zenbakian, La Salve zuziaren ondoan, kokatutako egoitza barrian. Eleizbarrutiko ikastetxeak 2027ko irailean, egokitzapen-lanak amaitzeaz batera, ekingo leuskio jarduerari kokapen barrian. 

Kokapen barriari esker, BAMen heziketa-egitasmoa oinarritu egingo da, inguru irisgarriago eta konektatuagoan eta irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan gaur egun dituan preminei egokituago dagoan inguruan.

Bilboko egoitzak 1.128 metro karratuko lursaila hartzen dau, 4.000 karratu inguru eraikita eraikin bigaz. Honeek heziketarako erabiltzeko moduan dagoz.

BAMek, 75 urteko ibilbidean, 10.000 ikasletik gora prestatu ditu eta gaur egun 2025-2030 estrategia-egitasmoa garatzen dihardu. Bide-orri hau, heziketa-eskaintzaren egunertzean, ikerketaren bultzaketan eta heziketa-alkarteagazko hartu-emonen sendotzean oinarrituta dago. 

Leire Garamendi erakundeko zuzendariordeak azaldu dauanez, erabaki honek sendotu egiten dau BAMen ekarpena heziketa-sistemari, irakasleen halitatezko heziketa eta gizartearen aldeko konpromisoa bermatuz”. 

Deriotik Bilbora lekualdatzeak onurak ekarriko deutsiez ikasleei, irakasleei eta ikerketari, alkarlanerako egokiagoak dira eremu malguago eta argitsuagoak izango dabezalako. Gainera, uriko unibertsitate eta kultur ingurunean txertatzeko aukera gehiago eskeintzen da. 

Irakasleen Unibertsitate Eskola

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola eleizbarrutiarena da. Gaur egun, graduak emoten ditu Haur eta Lehen Hezukuntzan eta gradu bikotxa Lehen Hezkuntzan.

Hirurogeta hamabost urteotan, BAM erreferentziazko ikastegia izan da maisu eta andereñoentzat. Bereizgarri izan dau heziketa-sistemagazko lankidetza.

Haur eta lehen hezkuntzan espezializatuta dagoan unibertsitate eskola da. Lotura estua dau heziketa-sistemagaz ikerketa eta jakintzaren zabalkundearen bidez. Era berean, urteotan heziketa-eredu erreferentea garatu dau euskeraren eta euskal kulturaren zabalkundean.

Eleizbarrutiaren egoitzari buruz

Bilboko eleizbarrutiak nabarmendu dauanez, BAM Campo Volantinera lekualdatzeak ez dakarrela aldaketarik  Barrainkuan eraiki gura dan egoitza bakarraren inguruan. 

Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerenteak azaldu dauanez, “BAM lekualdatzeko erabakiak ez dau egitasmoaren aurreikusitako garapena aldatzen”. Bere esanetan, “Sinergiak aprobetxatze aldera, Bizkaiko Eleizaren heziketa, gizarte, kultur eta pastoral zerbitzuak leku berean batzeko konpromisoari eutsi egiten deutsagu”. Dana dala, zera zehaztu dau: “egoera barri honetatik eratorritako ezinbesteko moldaketak egingo dira”. 

BAMeko irakasle eta arduradunak etorkizunari begira ilusioz

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: BAM