Bilboko eleizbarrutiak web honetan, Liturgiarako sailean, argitaratu ditu liturgia eta ikus-lagungarriak, otsailaren 18an, Hauts-egunez hasiko dan Garizumako ibilbiderako.
Domeka bakotxak ikus-osagai nagusia izango dau ospakizunean
I. domeka: harria, bihotzaren zama eta gogortasuna irudikatzeko.
II. someka: Kandela biztuta harriaren ondoan, itxaropen-argi lez.
III. gomeka: Ur-onzia, egarria asetzen dauan ur biziaren zeinu lez.
IV. domeka (Laetare): Zeinua bistan (kurutzea, irudia edo anboia), argira zabaltzen dan begirada irudikatzeko.
V. domeka: Sugar berdea edo hazia, bizi barriaren iragarle.
Erramu-domeka: Porzesinoa erramuakaz, pozezko jarraipenaren adierazpen.
Aurkezpenan, zera nabarmendu eban Jesus Llarena Liturgiarako ordezkariak:
“Bide hau ez da liturgikoa bakarrik, fedearen bidea da: itxaropenera bihurtzearen eta itxaropenetik eskeintzera bihurtzearen bidea. Zeunuek barruko eta alkarteko ibilbide hau ageriko eta nabarmen bihurtu gura dabe”.
Lagungarriak hemen jatsi daitekez. Holan parrokia eta taldeek pastoral bitartekoak izango dabez ospakizunen prestaketa aberasteko eta eleiztarren esku-hartze eraginkorra ahalbidetzeko.







