Andra Mari egunaren bezperan egingo da ekitaldian orain arte II. Bikaritzako lurralde bikarioa izan dana egongo da. Irailetik aurrera Vera Autonomia Indautxuko moderatzailea izango da.
Kofradiatik parte hartzaileei kolore urdin eta zuriz jantzita joateko konbitea egiten deutsie.

Parte hartu gura dabenek honako telefono zenbaki honeetara deitu leikie: 688 681 495 o 94 416 73 09
200 leku baino gehiago
Begoñako Amaren irudiagaz doan ontzia ez eze antolatzaileek beste hiru itsasontzi itsasoratuko dabez. Guztira, 206rentzako tokia egongo da ontzietan eta gura dabenek 10 euro ordaindu beharko dabez Kofradiaren egoitzan bertan, Begoñako Ama kalea 10ean edo procesionnautica@hermandaddebegona.org helbidera idatzita
Salbeko zubiaren azpian antzinakoek egiten eben antzera, Salbea kantauko da.