Elorrioko eleizeak aparteko balio arkitektonikoa dauka Bizkaian. Gaur ehundazak sinisdunek eukiko dabe bere edertasunaz gozatzeko modua.
Vatikanoak 2012an onartu ondoren, uztailaren 4a, Berriotxoako San Balendin jai liturgiko lez ospatzen da Eleizbarrutian, hau da, mezan Aintza abestu edo esaten da eta beren-beregi Santuarenak diran otoitz eta irakurgaiak dagoz.
Domingotarren monasterioa
Gaur, beste urte batzuetan legez, gotzainak monjak bisitauko dauz komentuan bertan.
2024ko urtarriletik Patricia Mumo Mutuku, da alkarteko nagusia. Machakosen (Kenian) jaio zan eta sor Isabeli hartu eutsan lekukoa.
Santuaren bizimodua ikusi daiteken museoa zabalik egongo da gaur. Komentuaren ondoan dago kokatuta.
Gozoak
Santa Anako klausurako monjek gozo bereziak egien dabez. Gaur ohiko mostatxoiak eta `katu mihinak´ salduko dabez Baina zalantza barik euren berezitasuna `Berriotxoa´deitutako pastela da.
Athleticen koparen finala zala-ta errezeta barria erabiliz tarta berezia kaleratu eben.
Tartak aldez aurretik eskatu behar dira.