20-01-2026 Martes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria
20.01.2026

Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria

Datorren eguenez, urtarrilak 22, Bibliaren irakurketa sinistedunaren moduluaren lehenengo saioa ospatuko da Arrupe Etxean: "Maisu, non bizi zara? Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola Zentoak sustatutako proposamena da, "Jainkoak emakumeakaz bide egiten dau" izenburua dauka eta tailer erara egingo da.

“Alkarte abegitsu eta inklusiboan”, Biblian sen historiko eta garaikidetik sakondu gura dabenentzako saioak dira.

Urtarrilaren 22an, otsailaren 26an eta martxoaren 26an izango dira, 19:00etatik 20;30etara, Arrupe Etxean, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sustatuta.

Ezinbesteko da aurretik izena emoeta, hain zuzen be, hemen.

“Hitza entzuteko, fedea taldean bizitzeko eta alkartean bide egiteko aukera”..