23-06-2024 Domingo, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bikarioen jardunaldiak Valladoliden
13.03.2024

Bikarioen jardunaldiak Valladoliden

Martxoaren 12tik 14ra ospatzen dihardue Valladoliden Gotzain Bikarioen Jardunaldiak, Fede-zabalkunde, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak antolatuta eta «Alkartasuna eta fede-zabalkundea Eleizbarrutian. Misino-pastoraltzaren alde». Kerman Lopez bikario nagusiak eta Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioak eta Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikarioak osatzen dabe Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritza. Kerman Lopezek Bilboko Eleizbarrutian pastoral erantzukizunak dabezan laikoei eskaintzen jaken akonpainamenduaren inguruan jardungo dau bihar ospatuko dan esperientzien mahaian. 

Fede-zabalkunde, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeko presidente dan Mons. José Rico Pavés Jerez de la Fronterako gotzainak, Batzorde honetan Bikarioen arloaz arduratzen dan Mons. Agustín Cortés Sant Feliu de Llobregatetko gotzainak eta Fede-zabalkunde, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeko zuzendari dan Francisco Romerok aurkeztu eben atzo -martitzena- biltzarra.

Misino-pastoraltzaren erronkak

Mons. Luis Argüello Gotzainen Batzarreko presidente eta Valladolideko artzapezpikuak berbaldi bi aurkeztu ebazan, gai honeekaz: Zer dala-eta misino-pastoraltza? Misino-pastoraltzaren erronkak Eleizbarrutietan.

Gaur -martxoak 13, eguaztena-, Mons. Antonio Prieto Alcala de Henareseko gotzainak “misino-pastoraltzarako eragileak eta honeei eskaini beharreko akonpainamendua” gaiaren inguruan jardungo dau eta Mons. Fernando Valera Zamorako gotzainak, “abadea misino-pastoraltzan” gaiaren inguruan. 

Bihar -eguena- Eleizbarrutietako misino-pastoraltzaren inguruko esperientzien eta komunikazinoen mahaia ospatuko da. Jardunaldiei amaiera emoteko, Mons. Rico Pavesek berbaldia emongo dau: “‘Bilatu Jauna’ helduen kristau-ikasbidea misino-pastoraltzarako bitarteko lez”.

Sergio Buiza, Kerman López y Miguel Vera, en las jornadas de vicarios en Valladolid.