05-03-2026 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako
12.02.2026

Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako

Bizkaian, sinodo-prozesuak aldi erabakigarria biziko dau. Zehaztu dira Bilboko eleizbarrutian bikaritzetan egingo diran batzarren egunak. Batzar erabakigarriak izango dira alkarte ibilbidean. Gurutzetako parrokian (I. eta II. bikaritzak) egingo da lehenengo batzarra otsailaren 28an, martxoaren 14an hurrengoa Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an hirugarren eta azkena Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak):

Hitu batzar egingo dira, beraz, lurraldeetan, zapatuz, 10:00etatik 12:30etara eta sinodo-taldeetan parte hartu dabenez gainera, gura daben guztiek parte hartzeko aukera dabe.

Prozesuaren eragile dan batzordetik aldi barri hau gura daben guztientzat zabalik dagoala nabarmendu dabe: “Ez da taldeetan izan diranentzat bakarrik; deialdia eleizbarruti osoarentzat da”. Euren esanetan, “batzar honeek taldean alkar entzuteko eta alkarregaz bereizteko benetako eremu izatea gura dogu”.


Azken egunak ondorioak bialtzeko

Lurraldeetako batzarrak prestatzeaz batera, bikaritza batzuetan, esate baterako I. eta II. bikaritzetan, ixtear dagoz Sinodoko Azken Agiriari buruzko ondorioak eleizbarrutiko orrira iraultzeko epea. 

Ekarpen honeek oinarritzat hartuta jardungo dabe batzarretan

Batzorde eragiletik nabarmendu cabenez, “erantzunen bilketa ez da tramite administratibo hutsa”. Ostera, “alkarregaz egingo dogun bereizketaren lehengai dira. Talde bakotxak, alkarte bakotxak, ezinbesteko begirada emoten dau”.

174 bideratzaileren laguntza

Aurretik parrokia eta Pastoral Barrutietan egindako lana da aldi honen euskarria. Gaur egun, eleizbarutian 174 bideratzaile dagoz taldeetan laguntzeko. Berariazko heziketa jaso dabe saioak sustatzeko eta prozesuan lagun egiteko.

Antolatzaileen esanetan, “bideratzaileen esku-hartzea funtsezko izaten ari da prozesua paperean geratu ez eta alkarte zehatzetara heldu daiten. Euren zebitzu barik, ezingo geunge baterako bide hau egin”.

Azken Agiriaren irakurketarako gida da bitarteko nagusia alkarrizketan. Hainbat lekutan euren errealitatera egokitu dabe.

`Geure ordua da´

“Geure ordua da” goiburuaren haritik, eleizbarrutiak beste urrats bat emon eta ardurakidetasunez jokatzeko dei egin dau. Bikaritzetako batzarrak une esanguratsu eta erabakigarri izango dira abian dan eta entzutea eta parte-hartzea sustatu gura dituan Eleiza finkatzeko prozesuan. 

El equipo sinodal