22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilbon bidaia prestatzen dihardue Gazteen Munduko Egunean parte hartzeko
11.01.2023

Bilbon bidaia prestatzen dihardue Gazteen Munduko Egunean parte hartzeko

Gazteen Munduko Eguna (GME) datorren udan ospatuko da Portugalen. Bilboko Eleizbarrutian, uztailaren 26tik abuztuaren 6ra egingo dan bidaia antolatuan izena emoteko epea zabaldu da. Abuztuaren 1etik 6ra, Lisboan izango dira ekitaldi nagusiak, baina, aurretik, 'Egunak Eleizbarrutietan' deitutakoak ospatuko dira Portugaleko hainbat lekutan.

Bilboko Eleizbarrutiak dei egiten deutso gazteriari bidaia talden egin daien. Lisboan, Gazteen Munduko Eguna jardueraren esperientzia taldean bitzitzera deitzen dau.

Uztailaren 31an atarako dira Bilbotik eta abuztuaren 7an izango da itzulera arratsaldez. 2007 eta 1988 bitartean jaiotakoek parte hartu ahal izango dabe erromes lez. Parte hartu gura daben arduradunak (begirale eta laguntzaileak, abadeak, lekaime eta lekaideak) 35 urtetik gorakoak izan daitekez.

Egunak Eleizbarrutietan

Egitarauan jasoten danez, topaketa nagusiaren bezperetan, Eleizbarrutietan igaroko dabe hainbat egun, lekuko Eleiza harreragilea hobeto ezagutu ahal izateko. Eleizbarrutietako esperientzia hori bizi gura dabenak uztailaren 26an atarako dira Bilbotik. Erromesek, etxe publikoetan hartuko dabe ostatu.

GME kartela Bilbao
GME kartela Bilbao

Vídeo motivacional

https://www.youtube.com/watch?v=Il7HPrS_e0A&t=12s

Zer da Gazteen Munduko Eguna?

Gazteen Munduko Egunean, mundu osoko gazteak Aita Santuagaz alkartzen dira. Erromesaldia da, gazteriaren jaia, mundu osoko Eleizaren adierazpena eta ebanjelizazinorako une sendoa. Belaunaldi jakin bati egiten jakon deia da, mundu zuzen eta solidarioagoa eraiki daian. Gazte guztientzat (16-35 urte) da deialdia, Eleizatik gertu dagozanentzat zein aldenduta diranentzat, Eleiza unibertsalaren esperientzia bizitzeko aukera emon gura deutse-eta partaide guztiei, Jesukristogazko buruz buruko alkartzea sustatuz.

Gazteak protagonista dirala, mundu osoko herrien eta herrialdeen arteko bakea, batasuna eta senidetasuna sutatu gura da. Otoitz, alkartasun eta aisialdirako uneez gainera, gazteek GMEak uriko hainbat lekutan antolatutako askotariko ekimenetan parte hartuko dabe. Ekitaldi nagusiak, Aita Santua bertan dala egingo diranak dira, esate baterako, hasierako eta amaierako ekitaldiak, Kurutze-bidea, beila eta, azken egunez, bialketa-meza. “Maria jagi eta bizkor-bizkor mendi aldera joan zan” (Lk 1, 39), Bibliako txatala aukeratu dau Frantzisko Aita Santuak GMEaren XXXVII. ekitaldiaren goiburu lez.

2023 GME kartela