25-12-2024 Natividad del Señor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko gotzaina: “Ez daiguzan Gazako biktimak ahaztu”
11.10.2024

Bilboko gotzaina: “Ez daiguzan Gazako biktimak ahaztu”

BIlboko gotzainak Begoñako Amatxuren egunez Meza Nagusian egin dauan homilian, Gazako egoera negargarria, "hedatzen ari dan elikadura- eta osasun-krisia" aitatu dau, 40.000 heriotza baino gehiago izan dala nabarmenduz. "Biktimak ez ahazteko, biktimei lepoa ez emoteko" eskatu eban, informatzeko, belaunaldi gazteak hezteko eta "eten barik otoitz egiteko". Gotzainak, Meza Nagusiaren aurretik, datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dauan ezkutuaren inaugurazinoan parte hartu dau.

Begoñako Amatxuren jai liturgikoan, On Joseba Segura gotzaina buru izan da eguerdiko 12.00etan ospatu dan Meza Nagusian. “Nazinoartean tentsinoa gero eta handiagoa danean”, gotzainak Bakearen Erregina izan dau gogoan.

Gazan bizi daben egoera aitatu dau. Hamasek 1.000 lagun hil ondoren, egunez egun egiten dau gora “biktima zibilen kopuruak”. Gotzainak “atari zabalean dagoan munduko kartzelarik handien” lez ezagutzen dan eremuan gertatzen ari dan “sarraskian” jarri dau arreta. 

Biktimak ez ahazteko, biktimei lepoa ez emoteko eskatu dau gotzainak eta ekintza zehatz batzuk be proposatu ditu, esate baterako, “gatazka-guneetan bake eta adiskidetzearen alde jarduten daben erakundeei lagundu”. Era berean, belaunaldi gazteak heztea ezinbestekotzat jo dau: “gatazken konponbidean eta giza duintasunaren errespetuan” hezi behar doguz eta, jakina, “eten barik otoitz egin”.

Ezkutuaren inaugurazinoa

Begoñako Amatxuren egun honetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dauan ezkutua inauguratu dau; parean, argibide-mahaia ipini dabe. 

Yosu Meabebasterretxea artista eta harginak egin dauan hareharrizko eskultura hau Basilikaren alboan dago, Begoñako Errepublikaren antxinako Udaletxea egoan lekutik hurran.

Hareharrian landuta, ezkutuak -handia da, 3 metro baino gehiagoko altuera eta zortzi tonako pisua- datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dau.

Garai bateko eleizatearen historian aldaketak izan ditu ezkutu horrek, baina beti gorde izan dau Andra Mariaren sena, Maria Birjinaren bertuteetako bat aitatzen dauan lilian  irudikatuta. Izan be, ohikoa da Begoñako ezkutuak hiru, lau edo bost liligaz ikustea -aldi historikoaren arabera-. Kasu honetan bost lili agertzen dira. 

https://www.youtube.com/watch?v=4UdNpTZ6UC8
Inauguración del monolito

Begoñako eleizatearen eranstea, Bilbon

2025.eko urtarrilaren 1ean osparuko da Deustu eta Begoñako eleizateak Bilbao Uribilduari esantsi jakozaneko mendeurrena. Egun horretan, orain dala ehun urte, bilbotar segizioa -udalbatzak, mazolariek, turuta-joleek eta atabalariek osotuta- 17 automobiletan joan zan errepublika bien antxinako udaletxeetara udal-barruti biez jabetzeko. 

Begoñako Errepublikaren kasuan, Ernesto Allende alkateak Federico Moyua bilbotar alkateari eskura emon eutsan makila. Eranste-ekitaldiak Atxurin amaitu ziran, Diego Lopez de Haro Jn.aren eskultutaren aurrean Uri-gutuna irakurriz.

Eskultorea

Meabebasterretxeak berrogei urteko ibilbidea dau askotariko harri-materialen lantze, zizelkatze eta tratamentuan. Hain zuzen be, badago bere lanen bat edo beste Bilbon, esate baterako, Uribilduan deigarrienetakoa dana, Txikiteroen Ama Birjina, Pilota kaleak eta Andra Mari kaleak bat egiten daben lekuan -Alde Zaharreko leku horretatik bakarrik ikusi daiteke Begoñako basilika. 

Arratsaldeko ospakizunak

Gaur arratsaldez, mezak ospatuko dira 17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:00etan. Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak 20:00etako mezan dantzatuko dau ‘Ezpata dantza’ Begoñako Andra Mariaren omenez. 

Hoy la Diócesis ha presentado el vídeo de la basílica a vista de dron
Un momento de la homilía del Día de la Amatxu