10-10-2025 Viernes, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Bisita Zeanuriko Eleizondoko monumentu erlijiosoen multzora
09.10.2025

Bisita Zeanuriko Eleizondoko monumentu erlijiosoen multzora

Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, oraindik aukera dagu gure lurraldeko askotariko eraikinak bisitatzeko. Oraingoan, Arratia bailaran da hitzordua, hain zuzen be Zeanurin, non monumentu erlijiosoen multzo bikaina dagoan. Datorren zapatuz, urriak 11, izango da bisita, 11:00etatik 12:00etara, gura dauanarentzat.

Jon Urutxurtuk gidatuko dau bisita Eleizondo auzoan. Gura daben guztiek parte hartu leike zapatuz Zeanurin egingo dan ekitaldian.

Andra Mari eleiza bisitatuko da, besteak beste, erretaula nagusi bikainaz gozatzeko. Artearen historiaren laburpena da: 1480an egindako margoak ditu. Bizkaian dagozan sasoi horretako -XV-XVI gizaldiak- margolanen artean ondoen gordeta dagozanak dira. Horrezaz gainera, 1570 inguruko eskulturak eta erliebeak be badagoz bertan. Artelan guztiok 1712an barritutako egituran txertatuta dagoz. 

Multzo honetan, Andra Mariaren flandiar eskultura gailentzen da. Birjina-tronu erakoa da eta amak eskuetan dauan liburuaren orriakaz jolasten diharduan Ume Jesusen naturaltasunak eta Mariaren aurpegiaren eztitasunak hunkitu egiten ditu bisitariak.

Ibilbidea

Bisita honetan, Zeanuriko ondarearen beste osagai batzuk be ezagutuko dira. Parrokiaren ondoan dago Pietatearen ermita-kuruztokia. Honen eleizpatik igaroten zan antxinako errege bidea eta bertan ikusi daitekez oraindik erdi aroko galtzadaren arrastoak. Honen parean dago Eleizondoko auzotarrek San balendin egunez neurtu egiten daben artea eta Gorbeiako kurutzearen mendeurrenean Nestor Basterretxeak egin eban oroitzapenezko kurutzea. 

Asteburuko beste hainbat hitzordu

Ondarearen Europako Jardunaldien harira, datorren zapatu eta domekaz bisita gidatua egingo da Ondarroako Andra Mari eleizara. Alde zaharrean kokatuta dagozn XV. gizaldiko eraikin erlijioso honen inguruan jardungo dabe egun bietan, 11:00etan hasita.

Bedian be izango da ekitaldia zapatuz, 10:00etan hasita. Parrokian emongo deutse hasiera ibilbidearei, udaletik, jauregitik eta Bedikolea zentraletik pasatzeko. 

La iglesia Andra Mari de Zeanuri, y su retablo son espectaculares