17-10-2025 Viernes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: “Ez gara zaharrak, nagusiak baino”
17.10.2025

Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: “Ez gara zaharrak, nagusiak baino”

Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz. 

“Vida ascendente / Bizian gora” mobimentuko batzorde barriak taldeak bisitatuko ditu bere ibilbidearen hasiera honetan, euren egoera eta preminak zuzenean ezagutzeko. Beascoecheak adierazo ebanez, mobimentuko kide bakotxaren erantzukizuna da eleizbarrutiko batzordeari bere eginkizuna betetzeko eskatzea, ideiak eta erispideak aurkeztuz. “Sinodo-senez, talde-lana sustatzera deitu ebazan”, Manuel Heredia kontsiliarioak esan dauanez. Partaideen gogoetak eta onespena jaso ondoren, martxan jartea falta da.

Vida Ascendente Bizian Gora

Saioaren lehenengo zati hau amaituta, kontsiliarioaren gidaritzapean, erromes joan ziran salmo eta idazkiak errezatuz eta hausnartuz Santiago katedraleraino eta Ate Santua zeharkatu eben. “Arlo espiritualean, une esanguratsuak izan ziran”. Katedralean, otoitz giroan jarraitu eben. “Fedezko eta barritze espiritualerako ekitaldia izan zan. Dei egin zan bihotzak Jainkoaren graziara zabaltzeko, aldatu eta bere Semeagaz eta maitasun, bake eta zuzentasunezko Erreinuagaz estu lotzera eroan gaizan”.

Vida Ascendente Bizian Gora
El grupo, ante la Puerta Santa de la catedral de Santiago