Uztaileko bilkuran, klima-aldaketak herrialde txirotuetan eta pertsona ahulenengan dituan eragin izugarriak salatuko dabez. “Bazterkeriak, pertsonen kanporatzeak, giza mobikortasunak…, eragina dabe planetari egiten deutsagun kaltean”.
Bilkurak hilaren azken eguaztenez egingo dira, betiko moduan, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Gizarte krisia
Klima-aldaketa ez da ingurunearen kontua bakarrik: eragiterakoan esku-hartzerik txikiena izan dabenak gogorren astintzen dituan krisi sozial sakona da. Lurraren berotzearen eraginez -sikate luzeak, uholdeak, uztak galtzea eta sekulako metereologia-gertakariak-, 2030era bitartean, 130 miloe lagun muturreko pobretasunean jausi daitekela aurreikusten da. Sistemaren bazterretan dagozan gizatalderik ahulenak dira guzti horren ondorioak jasaten lehenengoak.
Urtero, 20 miloe lagunek nahitaez irten behar izaten dabe euren bizilekutik klimari lotutako arrazoiengaitik. Ez dabe gerratik ihes egiten, gosetik, basamortutzetik edo itsasoaren aurreratzetik baino. Klima-errefuxiatuak dira, pertsona ikusezinak gobernu askorentzat, baina bene-benetakoak atzerrirako bideetan aurkitzen dabezanentzat.
Hurrengo bilkura: irailaren 24an, eguaztenez.