Kurtso barriari hasiera emon deutsagun honetan, "Bizkaia isilik" ekimenak ohiko jarduera berreskuratuko dau eta hilaren azken eguaztenez bilkurak egingo dabez etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Bihar, ohikoa danez, 19:30etan batuko dira honako lekuotan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpan; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Iraileko bilkura honetan, antolatzaileek azaldu dabenez, “errefuxiatuen adore eta sendotasuna autortu gura dogu eta ahaleginak gehitu daitezala eskatzen dogu bidaiaren etapa bakotxean babesa eta laguntza izan daiezan”.
Minuturo, 24 lagunek ihes egiten dabe gerrak, klima-aldaketak edo pobretasunak bultzatuta. Munduan, 120 miloe desplazatu baino gehiago dago eta horreen artean, 43,5 miloe errefuxiatuak dira. “Pertsona horreek ezinbesteko dabe gure laguntza euren bizitza duintasunez berreraiki ahal izateko”.
“Bizkaia isilik” ekimenaren urriko bilkura hilaren 29an, eguaztenez, izango da.
Usamos cookies en nuestro sitio web para brindarle la experiencia más relevante recordando sus preferencias y visitas repetidas. Al hacer clic en "Aceptar, acepta el uso de todas las cookies. Sin embargo, puede visitar "Ajustes de Cookies" para proporcionar un consentimiento controlado.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas, las cookies que se clasifican como necesarias se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza este sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento. También tiene la opción de optar por no recibir estas cookies. Pero la exclusión voluntaria de algunas de estas cookies puede afectar su experiencia de navegación.