25-10-2024 Viernes, XXIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko 150 misiolari munduko 50 herrialde ingurutan
19.10.2024

Bizkaiko 150 misiolari munduko 50 herrialde ingurutan

Asteburuan, DOMUND, Eguna ospatuko dogu. Aukera ederra da gure Eleizbarrutiak munduko beste Eleiza eta herriakaz dauan konpromisoa agertzen daben pertsonak gogora ekarteko. Bizkaiko 150 misiolari inguruk jarduten dau 50 herrialde ingurutan, hango alkarteakaz bizitza eta egitekoa konpartituz. DOMUND Egunaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.

  • Amerikan dago bizkaitar misiolari gehien., Perun, Puerto Ricon, Guatemalan. El Salvadorren, Nikaraguan, Panaman, Kuban, Costa Rican, Argentinan, Mexikon, Ekuadorren, Kolonbian, Txilen, Brasilen, Bolivian, Paraguain, Venezuelan.

  • Afrikan, Kongoko Errepublika Demokratikoan dago misiolari gehien, baina bada misino-presentzia beste herrialde batzuetan be, esate baterako: Ruandan, Txaden, Ekuatore Ginean, Kenyan, Senegalen, Angolan, Madagaskarren…

  • Asian eta Ozeanian (emakume 1), herrialdeotan: Filipinak, Australia, Txina, India, Indonesia, Israel, Taiwan, Tailandia.

  • Iparraldeko herrialdeetan, kopuru esanguratsua dago, gehienak Europan, baina baita Kanadan eta Estatu Batuetan be.

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek bialduta:

Isabel Matilla, Portoviejo-Manabi-Ekuadorreko artxidiozesia.

Isa Matilla
Isabel Matilla, hirugarrena ezkerretik hasita, La Papayako (Jama) egitarauan, uraren kalitatea aztertzen.
  • Juan Mari Bautista, Guayas-Guayaquil-Ekuadorreko Eleizbarrutia

Juan Mari Bautista,
Juan Mari Bautista
  • Orain dala hilabete batzuk bueltatu da Bilbora Paulino Ordax Babahoyo-Los RIos-Ekuadorreko Eleizbarrutitik.

Paulino Ordax eta gotzaina
Paulino Ordax On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz

Africa

  • Xabier Goicouria, Lubumbashi–Kongoko E.D.ko artxidiozesia.

Omenaldia Xabier Goicuriari (erdian) Kongoko EDan.
  • Ramon Diaz-Guardamino, Harar-Harari-Etiopiako Eleizbarrutía.

Diaz-Guardamino, eskumaldean.

Asia

Jaione Lopez, Novaliches-Quezon city–Filipinetako Eleizbarrutia (Berrizko Mesedetako Misiolariakaz koordinatuta).

Jaione Lopez
Jaione -erdian-, Manilan.
Xabier Goicouria, ante la escultura inaugurada durante su homenaje.