03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko Abesbatzen Astea, Begoñan
22.01.2024

Bizkaiko Abesbatzen Astea, Begoñan

Zeanuriko abesbatzak, Otxandioko Oihandi abesbatzak, Bilboko Begoñako sustraiak abesbatzak eta Sopelako Urepel abesbatzak emongo deutse hasiera gaur arratsaldez beste urte batez Begoñako basilika musikaz beteko dauan Bizkaiko Abesbatzen Astearen 50. ekitaldiari. Hirurogei abesbatzek parte hartuko dabe gaur hasi eta otsailaren 9ra arte iraungo dauan ekitaldi honetan.

Zeanuri, Otxandio, Bilbao eta Sopela herrietako ahotsak entzugo dira gaur hasiko dan Bizkaiko Abesbatzen Asteko kontzertuan, Begoñan.

Kontzertu guztiak 20:00etan ospatuko dira (astlehenetik barikura), datorren otsailaren 9ra arte.

Guztira, 15 emonaldi izango dira eta 60 abesbatzek jardungo dabe

Emonaldi guztiak Begoñako basilikan izango dira.

Abesbatzen Asteko egitaraua osorik: hemen

Cartel Semana Coral 2024