06-01-2026 Epifanía del Señor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko alkarteak sinodo-senez
05.01.2026

Bizkaiko alkarteak sinodo-senez

Urte barriaren hasieran, Bizkaiko parrokia eta pastoral barrutiek aurreko urteko sinodo-senari eutsi gura deutse. 2026an, jarraipena emongo jako baterako bideari alkar entzuteko eta bereizketa egiteko. 160 bideratzaile ingurun lagun egingo dabe aldi honetan.

Gabon-aldia amaituta, sinodo-seneko Eleizari lotutako prozesuari ekingo jako barriro be. Esate baterako, meatze-inguruan -II. bikaritza- bideratzaileen batzarra egingo dabe aste honetan.

Izan be, bideratzaile izateko prestatutako 160 lagunak dira aldi honetako eragile nagusiak. Euren lana funtsezkoa izango da eleizbarrutian alkarrizketa sustatzeko eta jentearen parte-hartzea ziurtatzeko. Dalako pertsona horreek berariazko heziketa jaso eben azaroaren amaieran, bakotxak dagokion lekuan gogoeta eragin dagian. 

Egiteko honetan laguntzeko, sinodorako eleizbarrutiko taldeak Azken Agiria irakurtzeko “gida” sortu dau. Bertan Sinodoaren laburpen argia jasotzen da eta, gainera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoagaz (EEE) dituan loturak agertzen ditu, sinodo-ikuspuntua ohiko pastoralgintzan txertatuz. 


Batera bide egiteko deia

Komunikabideetarako eleizbarrutiko sailetik aurkeztutako bideoak agertzen dauanez, alkarte osoaren “ordua da”. Dei egiten jake, beraz, eleiztar guztiei, lagun bakotxaren partaidetza ezinbesteko dauan mobimentuagaz bat egin dabien. Kontua ez da hutsetik hastea, hasita dagoan ibilbidean sakontzea eta urrats zehatzak emotea baino. 

Egutegia

Datozan hilabeteetarako ibilbidea:

  • Parrokia eta pastoral barrutietan (2026ko otsailera arte): Bideratzaileek taldeak batuko dabez Azken Agiriaren inguruan alkarrizketan jardun eta aurreko lanari jarraipena emoteko. 

  • Batzarrak bikaritzetan (2026ko otsaila-martxoa): Gero, bikaritzaz bikaritza egingo dira batzarrak, oinarrizko alkarteetan sortutako gogoetak batera jartzeko eta horreetan sakontzeko.

Sínodo cubo