22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna
24.08.2024

Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna

Gaur, Nathanael be deitzen dan Jesusen apostoluetako baten egunez, gure eleizetan santuaren omenez egindako hainbat bitxi emongo dogu ezagutzera.Esate baterako, ehun urtetik gorako organoa Areatzan, kolunbarioa Leioan edo Aldeacuevan (Karrantza) jatorriz bertakoa zan militar batek Mexikotik bialdutako dirutzari esker eraikitako eleiza. monumentala.

Bilboko Elizbarrutiko herri batzuetan santuari eskainitako eleizak dagoz. Ondorengo ibilpidean honelako batzuren berezitasunak aitatuko dira.

Aldeacueva (Karrantza)

Eleiza hau 1794.ekoa da. Pedro Negrete indianoak bialdu eban berau eregiteko dirua baina eginda ikusi orduko, hil egin zan. Gaur mezea 12.30etan ospatuko da bertan.

Aldeacuevako San Bartolome eleiza
Aldeacuevako San Bartolome eleiza

Areatza

Areatzako organoak 100 urte baino gehiago daukaz. Gautegiz Arteagako Lope Alberdik egindakoa da. Bizkaiko organo erromantiko garrantzitsuenetarikoa da Abadiñoko San Trokaz eta Zeanuriko Andra Marikoagaz batera. Gaur mezea 12:00etan ospatuko da Areatzan eta Igorreko Urkuzuko ermitan be ordu berean izango da.

Areatzako San Bartolome eleiza
Areatzako San Bartolome eleiza

Leioa

Leioako eleiza barria 2013an eregi zan. Harrezkero ez da Bizkaian eleizarik egin. Bere ondoan santuaren izeneko ermita dago. Bertan ospatuko da gaur mezea 11:00etan eta ondoren, ohorezko aurreskua egongo da.

Leioako San Bartolome ermita
Leioako San Bartolome ermita

Errenteria (Gernika)

Errenteriko mesedetarrak dira parrokia baten ardurea daukien orden honetako monja bakarrak.Eleizea 1650. ingurukoa da eta ordutik hona, euren eskuetan dago. Herrian entzute handikoak dira. Karlistadetan kainoikadak jasan ebazan eleizak eta, inguruko soloetan, bonbak jaurti ebezan bonbardaketan be. Mezea 12:00etan izango da eta ondoren, Elai-Alai dantza taldearen ekitaldia egongo da. Azken urteotan, Belén Olarreta monjak be eurekin batera egin dau dantzan.

La religiosa Belén Olarreta ornamentando el presbiterio de San Bartolomé en Rentería (Gernika)