06-12-2025 Sábado, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia, Plentzian eta Mañarian
14.11.2025

“Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia, Plentzian eta Mañarian

"Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen duan "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiaren barruan, kontzertua ospatuko da gaur arratsaldeko 19:00etan, Pentziako Andra Maria Magdalena eleizan, Luken Munguira (tenorea) eta Jose Luis Echechipia (organoa) protagonista dirala. Bihar, Jorge Garcia organistak jardungo dau Mañariako Andra Mari eleizan, 19:00etan. Ekitaldi honetako egitaraua osorik: hemen.

Luken Munguira eta Jose Luis Echechipía

Luken Mungirak Pasaian eta Easo Abesbatzan ekin eutsan bere heziketari, Gorka Mirandaren eskutik. Miren Urbieta-Vega sopranoagaz be jardun etan eta Ana Belen Garcia organistagaz. 

Britten Pears Arts fundazino ospetsuak beka emon eutsan James Gilchrist eta Anna Tilbrookegaz ganbara-musikako errepertorioa lantzeko. Jaialdian kontzertu bat eskaintzea jaso eban saritzat eta Siyuan Xu pianistagaz batera, F. Schuberten Die Schöne Müllerin interpretatu eban.

Jose Luis Echechipiak Leireko Monasterioko organista nagusia eta organoaren arduradun artistikoa da gaur egun. Sortu barri dan “Asociación de organistas legerenses” dalako presidente da. ANAO organoaren adiskideen Nafarroako alkarteko teknikoetako bat be bada. 

Gehiago jakiteko eta kontzerturako programa ezagutzeko: hemen.

Luken Munguira eta Jose Luis Echechipia
Luken Munguira eta Jose Luis Echechipia

Jorge Garcia

Bat-bateko jardun historikoko irakasle laguntzaile izan da Schola Cantorum Basiliensis dalakoan eta bat-bateko jarduneko eta baxu jarraituko irakasle Escuela Superior Katarina Gurska dalakoan. Gaur egun, bat-bateko jardun histotikoko eta baxu jarraituko irakasle da COSCYLen. Baxu jarraituaren eta teklan bat-bateko jardunaren irakaskuntzan metodologia barriak sortu ditu eta Academia Internacional de Órgano en Castilla dalakoan be garatzen ditu irakasle lez. Irakasle gonbidatu da Europako hainbat zentrotan. Gehiago jakiteko eta kontertuko egitaraua ezagutzeko: hemen.

Jorge Garcia
Jorge Garcia
"Bizkaiko hotsak 2025" organ-jaialdiaren XX. ekitaldia
Luken Mungira y José Luis Echechipía