13-06-2025 Viernes, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko klausurako monjen batzarra Elorrion
13.06.2025

Bizkaiko klausurako monjen batzarra Elorrion

Asteburuan, Hirutasun Txit Santuaren Eguna ospatuko dala-eta, klausurako ordenek "Pro Orantibus" euren eguna ospatuko dabe urtero lez. Horretarako, ekainaren 15ean, domekaz, Bizkaiko klausurako monjen bigarren batzarra ospatuko da monja domingotarren Elorrioko komentuan -lehenengoa iaz izan zan, Durangon-. Goizeko 11:30etan ospatuko da Eukaristia, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.

Bilboko Elizbarrutiko klausurako monjek domeka honetan ospatuko dabe euren eguna Elorrion. Lehenengo topaketea Santa Ana monastegian izango da, Berriotxoako San Balentin akkolito egon zan lekua. Erromesaldia egingo dabe gero, basilikaraino eta bertan ospatuko dabe mezea alkarteagaz batera.

Monja kontenplatiben topaketa Elorrion
Elorrion monja kontenplatiben II. topaketaren kartela

Jardunaldiaren lema eta mezua

“Fedez otoitz egin, itxaropenean bizi” goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz Pro Orantibus eguna. Biziera Sagaraturako Gotzain Batzordeko gotzainek egun horretarako idatzitako mezuan nabarmendu dabenez, goiburua bera, “biziera sagaratuaren laburpen egokia da jubileu urte honetan”. Biziera Sagaraturako Gotzain Batzordeak prestatu ditu egunerako lagungarriak.

Bizkaian, 100 monja eta monje inguru bizi da klausurako monasterio eta komentuetan

El obispo presidió el prim