21-06-2025 Sábado, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde
30.05.2025

Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde

Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan gerraren aldeko joera geldiarazoteko. Luis Mari Vega bake eta adiskidetzerako Bilboko eleizbarrutiko arduradunak ekitaldian parte hartzeko deialdia egin dau Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan.

Luis Mari Vegak Radio Popular-Herri Irratian adierazo dauanez, “bakearen eta gizarte zuzentasunaren aldeko sentsibilitatetik” egin dabe armagabetzearen aldeko deialdia. 

Honen haritik, Frantzisko aita santuak hil bezperan egin eban deialdia aitatu dau, Pazko aldian bakea hedatzea eskatu ebala nabarmenduz. Vegak, gainera, Leon XIV.a aita santuak bere aurrekoaren nahi hori bere egin dauala adierazo dau eta bere lehen agurrean, “armagabetutako bakea” eskatu ebala.

 

Aitatutako alkarrizketan, bake eta adiskidetzerako arduradunak Ituña eta Tutera, Donostia, Gasteiz eta bilboko gotzainek idatzi daben pastoral idazkiaz be hitz egin dau: “dei egin deuskue laikook munduan agertu gaitezan bestelako proposamenakaz. Argiaren zeinu izan gaitezala”.

https://bizkeliza.org/noticia/los-obispos-del-pais-vasco-y-navarra-publican-una-nueva-carta-pastoral-conjunta-para-cuaresma-pascua/

Gaa eta beste hainbat leku

Gazan jasaten diharduen egora negargarria eta mundu osoan indarrean diran 54 gatazka armatuetakoa be aitatu dau. Bere esanetan, ezinbestekoa da giza duintasunaren eta bizikidetzaren garrantzia nabarmentzea, alkarrizketa eraginez eta armagabetzearen alde eginez. 

«Indarkeriarik ezaren bandera astindu gura dogu, gaur egun be, alkar ulertzea dagokien herrialdeen, pertsonen, taldeen arteko hartu-emona bizitzea posible dala konturatuta. Eta gatazkak alkarrizketatik eta hitz egitetik konpondu daitekezala sinistuta»,  dino Luis Marik.

Luis Mari Vega, en la entrevista realizada en Radio Popular