2025eko behin-behineko datuen arabera, Caritas Bizkaia erakundeak 11.000 lagun ingururi eskaini deutso arreta. Lau mila inguru, umeak dabezan familietakoak dira eta 1.600 baino gehiago izan dira laguntza behar izan daben 18 urtetik beherako gaztetxoak. Gainera, 2.300 lagun inguruk alkarte eremuetan parte hartu dabe, laguntzarako sareak eta hartu-emonak aberastuz.
Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak ezinbestekotzat jo dau lan hau: “Los datos del reciente Informe FOESSA Euskadi nos interpelan directamente. La exclusión no se supera solo con recursos materiales; necesitamos relaciones, apoyo mutuo y espacios donde sentirnos parte de algo Desde Caritas Bizkaia invitamos a vivir esta Navidad fortaleciendo esos lazos y acompañando a quienes más lo necesitan”.
Abenduaren 3an aurkeztu zan FOESSA txostenean jasotzen danez, adin txikikoak dabezan familietan batzen da gizarte bazterketaran %65a eta loturak apurtzea eta bakartzea gorantz doan egiturazko errealitate bihurtu dira. Monica Martin familia eta haurtzarorako saileko arduradunak datu ugari emon dau. Gizatalderik kaltetuenak, umeena (%20 bazterketa egoeran) eta emakumeak buru dabezan familiak dira, azken honeen %15 dagoalarik baztertuta, gizonezkoa buru daben familien kasuan %10a dalarik.
Caritas Bizkaiak Gabonetako kanpaina aurkezten dau. @caritas_bizkaia
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) December 11, 2025
Caritas Bizkaia presenta la campaña de Navidad con cinco acciones concretas. pic.twitter.com/OC0khJJuQY
Ekimenak alkartea ehuntzeko
Gabonetako kanpaina martxan da eta abenduan oinarrizko bost ekintzatan gauzatuko da:
BISUBI: Caritas Bizkaia erakundearen egitasmoetan parte hartzen daben 100 lagunek esperientzia gastronomikoez gozatu eben Bizkaiko 25 jatetxetan. Ekimen hau BISUBI eta BBK fundazinoakaz batera antolatu da.
Errege-opil solidarioaren inguruko ipuinen I. lehiaketa. 6 eta 17 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat, alkartasunari eta loturak berregiteari buruzko istorioak idatzi dagiezan. Kontaketak abenduaren 31ra arte aurkeztu daitekez.
“Navidad en Comunidad. Bizi batera”: Abenduaren 20 eta 21ean, Bizkaia osoko parrokiek ekitaldiak egingo dabez alkarte parte-hartzearen garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko.
“Zurekin Batera BAI” dohaintzak egiteko kanpaina: Emondako diru-kopuruaren %45eko zerga-arintzea dakar.
Errege-opilaren XXII. ekitaldia Bilbon. Urtarrilaren 5ean, errege-opilaren 3.000 zati eta txokolatea banatuko dira. Opil-zatia eta txokolatea euro biren truke eskuratu daitekez eta batu daiten diru guztia haurtzaro eta familia laguntzarako egitasmoetarako izango da. Egun horretan, animazinoa egongo da, ipuin-lehiaketako sariak banatuko dira eta enpresa laguntzaileek parte hartuko dabe.
Errege-opila banatzen dan egunean Plaza Barrian egoterik ez dabenek Caritas Bizkaia erakundearen Bizum bidez (33514) lagundu daikie.







