21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritasen errege-opil solidarioaren 3.000 zati banatuko dira
21.12.2024

Caritasen errege-opil solidarioaren 3.000 zati banatuko dira

Urtarrilaren 5ean, Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil solidarioaren XXI. ekitaldia ospatuko da.10:00 etatik 14:30etara, errege-opil zati bat eta basobete txokolate eskuratu ahal izango dira euro biren truke Bilboko Plaza Barrian. Jarduera honen bidez batu daiten dirua Caritas erakundeak haur-denpora eta familiei zuzenduta garatzen dituan egitasmoetarako idango da. Plaza Barrira joaterik ez dauanak Caritas Bizkaia erakundearen Bizumaren (33514) bidez dirua emonez lagundu leike.

Monica Martin Caritas Bizkaia erakundean haur-denpora eta familia harremanetarako arloaz arduratzen danak dauanez, 2024an 18 urtetik beherako 1.900 adin txikiko ingururi eskaini deutse arreta. Bere esanetan, “ezinbestekoa da familiei laguntzea eta ume eta gazteei arreta eskaintzea, gaur egun dabezan preminei erantzun eta, etorkizunari begira, heziketarako eta garapen pertsonal eta sozialerako aukerak emonez. Holan bakarrik prebenitu ahal izango dogu bazterketa eta pobretasuna”.

Errege-opila Caritas
Errege-opila Caritas
Errege-opila Caritas

“Sin ti no soy nada / Zurekin batera bai”

Gainera, Cáritas Bizkaia erakundeak “Sin ti no soy nada / Zurekin batera bai” kanpaina aurkeztu eban atzo  Bilboko Eleiz Museoan. Asteburu honetan ospatuko da gure Eleizbarrutian, “herritarren alkartasuna sendotzeko, kontzientziatzeko eta dirua batzeko, aurrerantzean be, Caritasen arreta jasoten dabenek bere laguntza izan daien. Gaurko Bizkaian abiadura bi antzeman daitekez. Kaltetuenen taldeak gizartetik, aukeretatik kanpo geratzen dira, gizarte ereduak sortzen dituan desbardintasunezko hesien eraginez”. 

Errege-opila Caritas

2024

Caritas Bizkaia erakundeko 1.700 boluntarioek eta profesionalek 11.000 laguni eskaini deutse arreta 2024an. Horreetatik 4.400, gizarte bazterketa jasateko arriskua daben familiakoak dira eta 1.890 adin txikikoak. 

Asteburuko kanpainaren bidez, Caritas Bizkaia erakundeak eta bertako gizataldeak aurrerantzean be arreta, akonpainamendua eta askotariko zerbitzuak -osoko harrera, oinarrizko preminak asetzea…- eskaintzen jarraitzea ahalbidetu gura da equipo humano puedan seguir ofreciendo atención, acompañamiento y diversos servicios, desde la acogida integral y el apoyo a las necesidades básicas.

Elena Unzueta, directora de Cáritas Bizkaia, durante la presentación de la campaña de este fin de semana y del Roscón Solidario.