20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa
02.09.2023

Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa

Irailaren 30ean, 'Goazen! 2023-24' kurtso hasierako ekitaldia ospatuko da Markinan. (Irailaren 4tik -astelehena- aurrera egin daitekez izen-emoteak web orrialde honetan). Gotzain Kontseiluak, aurreko urte bietan lez, baterako diru-batzea egitea proposatzen dau. Diru hori erdi bana banatuko da, Caritasen jarduerarako eta parrokietako gainerako beharrizanei aurre egiteko. Arduradunen esanetan, "ondasunak banatu egingo doguz, beraz, eta alkarregaz ahalegindu, senidetasuna eta bizitasuna erakutsiz". Aurreko asteburuan, irailak 25, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da.

“Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva” goiburuaren haritik ospatuo da kurtso hasiera Eleizbarrutian. Elena Unzueta Bizkaiko Caritaseko zuzendari barriak eta Kerman Lopez bikario nagusiak kurtso hasierarako idatzi daben gutunean azaldu dabenez, “Eleizbarruti osoaren begirada jasoten dau. Kurtso osoan egiten dogun guztia argitu gura dogu sen horregaz. Pastoral eta karidade-gizarte jarduera osoa bideratuko dauan sena izango ahal da!”. Euren esanetan, “Hauxe da gure konpromisoa: Gure bihotza, gure eskuak, hartu-emon eta bizitzarako eremu guztiak zabaldu eta alkarte abegitsu eta barneratzaileagoa, pertsona eta egoeren, sentsibilitate eta bizipenen aniztasunera irekitako alkartea, “gure etxolaren esparrua zabalagotu” (Is 54, 2) egingo dauan alkartea eraiki eta anai-arreben benetako alkartea izateko.
Frantzisko aita santuak adore emoten deusku besteak entzun eta hartzean gure begirada eta keinuen adeitasuna berreskuratu eta “abian dan Eleiza”, “adostasunak bilatzea ahalbideratzen duan eta hasarre biziak zubi guztiak apurtzen dituan lekuetan bideak zabaltzen dituan” (FT 224) Eleiza izateko”.

Unzueta eta Lopezek dinoenez, geure buruari galderak egin behar deutsaguz, zer egin geinken ikusteko. Honeek dira euren proposamenak:

  • Bizimoduz aldatu. Ausart izan, hurkotasun eta prestasuna landu.

  • Begiradaz aldatu. Errealitateari sakontasunez begiratu, samariar onak lez.

  • Denpora aldatu. Bizi, eskertu, bedeinkatu, gozatu, banatu, lagundu… Oraina konpartitzeko denporaz beteta dago

  • Ez aurrera egin gelditu barik. Noren alde egin aukeratu eta zure esku dagoan guztia egin pertsona guztiek duintasun eta zuzentasuna jadetsi daien.