Unzuetak gogoratu dauanez, pobretasuna egiturazko gertaera da etazailtasunak gehitu, etsipenezko giroa zabaldu eta zalatza sortzen dau. Bere esanetan, “horregaitik, Caritas Bizkaia erakundetik, alkarte itxaropenerako deialdia egin gura dogu, Frantzisko Aita Santuaren deiagaz bat eginez: ‘Kristau alkartea, ahulenen eskubideen alde egiteko prest egon daitela beti. Zabaldu daizala eskuzabaltasunez bere ate abegikorrak, inori ez dakion inoiz falta bizitza hobea izateko itxaropena’ (Francisco, Spes non confundit, 13. zenb.)”.
Cáritasetik egindako deiak:
. Begiak zabaldu errealitateari begiratu eta maitasun, besarkada, zerbitzu eta abegizko jokaerak dabezan pertsonak ikusteko.
. Alkartasuna gauzatu, Jesusen eredua geure eginez.
. Gure ingurukoak gustura euki eta poztu, itxaropena zabaltzeaz batera.
. Gure ondasunak senidetasunez banatu, izatea lehenetsiz eta eukiteari uko eginez: “Benetako poza emotean eta nork bere burua eskaintzean datza”.
. Gogoeta egin, otoitz egin eta pertsonen duintasun eta eskubideen aldeko konpromisoa sendotu, gure ingurukoak -etxeko, lagun zein lankideak- Caritas Bizkaia erakundeagaz bat egitera bultzatuz.
Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.