Ohorezko IV. Aitamen honetan, Bizkaian euskerazko irratia sustatu eben Juan Maria Iraolagoitiari -gaur beteten dira urte bi hil zanetik hil ondoko aitamena emongo deutse- eta bere lankide eta bikote izan zan Inmaculada Gallastegiri egingo deutse autorpena, besteak beste, “fedeari, euskal kulturari eta euskerazko komunikazinoari egindako ekarpenagaitik”.
Lehenengo urratsak irratian
Vatikano II.a Kontzilioaren ostean, eleizbarrutiak euskerazko irratsaioak eskaini gura izan eutsezan Bizkaiko entzuleei. Julian Olazabalaga abadeak hartu eban erantzukizuna bere gain eta Juan Maria Iraolagoitiari deitu eutsan lehenengo irratsaioak egiteko ardura emonez.
Loiola-Herri Irratian heziketa jaso ondoren, Iraolagoitiak Bizkaiko hainbat herritako lagunengana jo eban, barriemoile izan eitezan. Aldi berean, sasoi haretan komunikabideetarako eleizbarrutiko sailean lan egiten eban Inmaculada Gallastegiri deitu eutsan beragaz esatari lez jarduteko. Honan, 1973ko urriaren 11an hasi ziran euskerazko irratsaioakaz Radio Popular-Herri Irratian, ordubeteko saioagaz: “Zuentzat, euskeraz dakizuenentzat”.
Juan Maria Iraolagoitiak 30 urte emon ebazan Bizkaia Irratiaren sorburu -1990 sortu zan- izan zan irratiari lotuta.
Inmaculada Gallastegi
On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak eskatuta, irratia itzi eta gotzainen idazkari lez jardun etan 35 urtez, erretiroa hartu ebn arte. Gaur egun, Begoñako alkartean euskeraz ospatzen diran mezetan laguntzen dau.
Beste honeek be jasoko dabe Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena: “Euskal baliabideak” taldeak eta Antonio Linaza abadeak liturgiako musikari egindako ekarpenagaitik eta euskal telebistaren bidez domekako mezaren emonaldiak sustatzeagaitik.