30-01-2025 Jueves, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren hamargarren urteurrena
28.01.2025

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren hamargarren urteurrena

Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urte berezi honetan, hamar urte beteten dira Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak lehenengo aldiz banatu ziranetik. Kultur Erakundeen Mahaiak IV. ekitaldiko sarituen izenak ezagutzera emon ditu. "Euskal Baliabideak taldea" liturgiarako lagungarrien itzulpenaz arduratu izan dan taldeak, Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko saria), euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio linaza abadeak, liturgiako musikaren eta telebista publikoaren bidez (EITB) domekako mezen emonaldien sustapenean egindako ekarpenagaitik. Ekitaldia, datorren martxoaren 20an izango da, BBK aretoan, goizeko 11:00etan.

IV. ekitaldi honetan, lehenengo aldiz eskainiko jako Ohorezko Aitamena talde bati, hain zuzen be, “Euskal Baliabideak taldeari”, 1992tik hasita liturgiarako testuak itzultzen eta prestazen diharduan taldeari. Hasieran, sasoi haretan bikario nagusi zan Andoni Gerrikaetxebarriak koordinatu eban taldea. Taldekide ziran Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi, Jose Luis Iza eta José Mari RementeríaAzken honek, hil osteko aitamena jasoko dau pastoral eta kultur arloan egindako ekarpenagaitik.

Alkarren Barri aldizkariak eta Bizkaia Irratiak mahai-ingurua antolatu eben joan dan astean talde horretako kideakaz. Otsaileko argitalpen digitalean jasoko da ekitaldi hori.

Mahai-ingurua “Euskal Baliabideak” taldeko kideakaz Eleizbarrutiko Seminarioko areto baten.

Juan María Iraolagoitia senarragaz batera -honek hil osteko aitamena jasoko dau- euskeraz egiten dan irratiaren aitzindari izan zan Inmaculada Gallastegik be jasoko dau Ohorezko Aitamen komunikabideen bitartez euskal kulturaren eta euskeraren alde egindako lanagaitik. 

Antonio Linaza abadeak be jasoko dau aitatutako aitamena. Musikaren arloan eta Bizkaiko Eleizan euskerazko komunikazinoan egindako ekarpena autortuko jako.

Aitamena

2015ean hasi ziran Ohorezko Aitamena emoten, Eleizbarrutiaren eta gizartearen aldeko zerbitzuan, kulturaren arloren bat garatuz eta Barri Ona gure kulturan txertatzen lagunduz nabarmendu izan diran pertsonei autorpena egiteko. 

Aitamen honek Carmelo Etxenagusiaren izena daroa, Bilboko Gotzain Laguntzaile izan zan eta ebanjelizatzearen eta gizartearen aldeko zerbitzu esanguratsua eskaini ebanaren irudiari ohore egiteko.

Aurreko ekitaldietako sarituak

Orain dala 10 urte ospatu zan Ohorezko Aitamenen I. ekitaldia. Orduan, honeentzat izan zan Aitamena: Felix Garcia Olano kazetariarentzat, komunikazinoaren arloan, Benito Ansola Erkiaga abadearentzat, fede eta kulturaren arloan eta Gurutzi Arregi Azpeitia etnografoarentzat (GB), Eleizaren kultur ondasunen zabalkudearen arloan.

Carmelo Etxenagusia I. Aitamena. Gurutzi Arregi (GB) gotzainagaz eta Benito Ansola eta Felix García Olano sarituakaz

2018an ospatu zan II. ekitaldia. Oraingoan, Jose Angel Ubietak (GB) jaso eban aitamena, Eleizbarrutiko kultur sustapenean, Begoña Andonegik heziketa eta fedean eta Martzel Andrinua fraile pasiotarrak (GB), fedearen eta euskal kulturaren alde egindako lanagaitik. 

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenen II. ekitaldia

2022an ospatu zan Carmelo Etxenagusia III. Ohorezko Aitamenagaz Eleizbarrutiak On Joan Maria Uriarte gotzainari (GB) egin eutsan autorpena, bakegintzaren, fedearen eta kulturaren sustapenaren arloan egindako lanagaitik. Ander Manterolak be jaso eban aitamena, kulturaren, heziketaren, ondarearen eta fedearen arloan egindako ekarpenagaitik eta Miren Josune Ariztondok Bizkaian heziketa eta fedearen arloan egindako ekarpenagaitik. Angel Mari Unzueta abadeari hil osteko aitamena emon eutsen euskal kultura eta historian, pastoralgintzan eta fedean egindako ekarpenagaitik eta Kultur Erakundearen Mahaiaren bultzatzaile izateagaitik. 

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren III. ekitaldia

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren IV. ekitaldia

Aurton, ekitaldia BBK aretoan (Kale Nagusia, 19) ospatuko da, 11:00etan, jarduera honen sustatzaile dan Kultur Erakundeen Mahaiaren partaidetzagaz eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina bertan dala.

La Mesa de Entidades Culturales, presidida por el vicario general, Kerman López, está conformada por el Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskola, Labayru Fundazioa, Elizbarrutiko Ikastetxeak, Radio Popular-Bizkaia Irratia, el Museo de Arte Sacro, la librería Jakinbide, el IDTP y los departamentos diocesanos de Patrimonio y Bienes Culturales, Comunicación y Anuncio y Catequesis