Carmelo Maron Galdakaon jaio zan 1937ko abenduaren 1ean eta Bilboko San Fernando parrokian egin zan abade 1964ko ekainaren 30ean. Abade egin ondoren, Aldeacuevako ekonomo eta Sierrako arduradun izendatu eben. 1969tik 1973ra Karrantzako abadeen taldek kide izan zan eta 1973tik 1978ra, abade lagunkide Balmasedan. 1978tik 1980ra, laguntzaile izan zan Bilboko Uribarriko Andra Mari parrokian eta 1980tik 1982ra, arduradun Basozelain. 1980an, gainera, Teologia-lizentzia gainditu eban Eleiza Euskal Herrian gaiari buruzko lanagaz.
Gero, San Inazio eta Deustura bialdu eben, lehenengo, 1982tik 1984ra, abade lagunkide lez, eta beranduago, 1984tik 1987ra, lurralde bereko abadeen taldeko moderatzaile lez. 1987tik aurrera, Alonsotegin bizi izan zan hogei urte inguruz, eta orain dala urte bi inguru Bilboko Erruki-etxera joan zan eta bertan hil da.
Gizon jantzia eta irakurle amorratua
Rafa Saez abade-laguna Sodupen egon zan Carmelogaz, Rafa Kadagua eskualdeko ordezkari zanean. Gizon jantzia eta irakurle amorratua zala dino, jakitun egotea gustatzen jakola eta egunean bizpahiru egungari irakurten ebazala. Katekesian egin eban lana nabarmendu dau, eta jaunartzeko eta jaunartze-osteko kurtsoez arduratzen zala. Rafak dinoanez, hizlari ona zan, sekulatko ahotsa eban, eleiztarrentzat txango eta bidaiak antolatzea gustatzen jakon -Amerikara, Errusiara, Holanda, Suitzara… joan ziran- eta Athletic-zale sutsua zan.
Isila eta konprometitua
Trinitario Alvarez (Trino) abade laguna izan zan bisita egiten azkena, zapatuan bertan, hil bezperan, egon zalako beragaz Erruki-etxean.
Trinok esan dauanez, gizon isila, zintzoa, langilea eta konprometitua izan zan. Pastoraltzaz arduratzen zan eta estu lotuta egoan Iratzagorriari, hementxe ospatuko dalarik bere hileta gaur arratsaldez. Trino Gordexolan egon zan Carmelogaz denporaldi bat eta bere esanetan, Alonsotegin egoanean, domekero joaten zan Gordexolako Karidadeen Alabakaz meza ospatzera San Jose ikastetxean, gaur egun Gizakia Helburu egitasmoa dagoan lekuan, egozanean.
Jentartekoa zan
Maribel Martinezek 2012an ezagutu eban Carmelo, Iratzagorrira heldu eta gitxira eta bere senarraren heriotzaren ostean. Hain zuzen be, hiletarako prestakizunetan izan eban lehenengo hartu-emona beragaz.
Maribelen esanetan, Carmelo hiztuna zan, oso zehatza, ordena eban gustuko eta gauzak ondo prestatzea: “Siempre fue un hombre recto y, al mismo tiempo, agradable, que hacía muy amena la pastoral. Era muy animado y animaba a que la gente participase”.
Antolatzen ebazan txangoak be gogoan ditu Maribelek, eta jentartekoa zala dino: “Le gustaba animar a los niños y niñas de la parroquia, hacia sorteos y actividades con ellos, que resultaban muy amenas. Yo le estoy muy agradecida porque fue él quien me abrió la puerta a la parroquia”.
Goian bego!