22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon
16.02.2023

Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon

Otsailaren 8an ospatu zan Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutian jarduera bi antolatu dira egoera hori agertzera emoteko eta gaur egun be munduan miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko. Gaur arratsaqldez, Mª Luisa del Pozo lekaime oblata eta 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendariak berbaldi-solasaldia gidatuko dau Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:00etan. Datorren eguaztenez, otsailak 22, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik egingo diran bilkura isiletan, salerosketa kontuan hartuko dabe. Hitzordua 19:30etan da, ohiko lekuetan: Bilbao, Portugalete, Barakaldo, Galdakao, Durango, Balmaseda eta Getxo.

Frantzisko Aita Santuak 2015ean izendatu eban pertsonen salerosketaren aurkako eguna, gertaera lazgarri horri aurre egiteko. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunaren esanetan, “gertaera latz honek interes eta diru asko mobiduten dau eta miloeka lagun ikusezin bihurtzen dau”. 

Salerosketaren aurka Gogoeta eta Otoitz egiteko Munduko Eguna

Agiriak:

Mª Luisa del Pozo