Lascurainen esanetan, “Musikak zoriona, poza eta ongizatea dakartsoz munduari”. Emonaldiaren ostean nabarmendu dauanez, “taldea oso gustura egon da eta jentea be bai”. Lascurainek taldean sartzeko deia luzatu eban, izan be, orfeoia prest da parte hartu gura daben guztiak onartzeko: “Hurreratzen diran guztien esanetara gagoz, jentea taldean hartzeko prest, eta gura dauana etorri daitela domekaz Ermuko Lobiano jauregira, ateak zabalik aurkituko ditu-eta”. Zuzendariak azaldu dauanez, “orfeoian, musika-alkarte honetan, adiskidetasuna, une onak, gauzak alkar hartuta egiteko gogoa, hazkunde pertsonala, jente ona eta ikasteko gogoa aurkitu daitekez”.
28.03.2023
Debabarrena orfeoiaren kontzertua Ermuan
Debabarrena orfeoia 2016an sortu zan eta 25 lagunez osatuta dago. Debabarrena orfeoiak ontzertua eskaini dau Ermuko Santiago Apostolua parrokian, askotariko estiloetako kantu herrikoiak interpretatuz, "Besarkadak" goiburua izan dauan emonaldian. Jose Miguel Laskurain zuzendariak azaldu dauanez, pandemia atzean itzi eta emonaldi hau antolatu dabe, benetan falta jakuna, "alkar besarkatu", gogora ekarteko.