22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Cyprien Melibik “Grito africano, por el derecho a existir” liburua aurkeztuko dau barikuz
20.02.2024

Cyprien Melibik “Grito africano, por el derecho a existir” liburua aurkeztuko dau barikuz

Datorren barikuz, otsailak 23, Ciprien Melibi kamerndar abadeak "Grito africano, por el derecho a existir" bere liburua aurkeztuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan (sarrera, Aretxabaleta kaleko 1 zenbakitik, 3.), 19:00etan. Saioa San Inazio Pastoral Barrutiak antolatu dau eta Jose Luis Villacorta abadeak gidatuko dau.

Cyprien Melibi Melibi Kameruneko hegoaldean dagoan Zoetelen jaio eta hazi zan. 2000.eko abenduaren 9an egin zan abade Ebolowan eta han jardun eban hainbat urtez. Lizentziaduna da teologia moral eta espiritualean. Psikoterapeuta be bada (master Counsellingen). Gaur egun Jean-Marc Ela afrikar soziologo eta askapenaren teologoari buruzko doktore-tesia prestatzen dihardu Vitoria-Gasteizko fakultatean. Gasteizko Eleizbarrutian dihardu pastoralgintzan eta Laguardiako eta inguruko herrietako parroko da.

2012an, Ciprienek Afrikar Eleizgizonen Madrileko alkartea (Madrilen dagozan abade, lekaime eta lekaide afrikarrena) sortu eban beste batzukaz batera. Ugandako santu martiriak dira euren zaindariak. Cyprienek makina bat artikulu idatzi dau liburu kolektibo eta aldizkarietan -UMOYA, Éxodo, Mundo Negro, e.a.

Afrikar garrasia

Hainbat bider parte hartu dau hizlari lez Madrileko Teologia-kongresuan –https://congresodeteologia.info/- eta hizlari lez jardun eban Gasteizko Herri Foro Erlijiosoan 2015ean –http://fororeligiosopopular.blogspot.com/

Afrikako errealidadearen inguruko berbaldi eta solasaldietan parte hartzen dau Espainia eta Afrikan. Eta jarduera horren erdian, datorren barikuz Bilbon aurkeztuko dan “Grito africano por el derecho a existir” liburua argitaratu eban.

2020an, “Grand Prix d’Excellence Patriotique pour l’Apostolat Social” (sari nagusia Gizarte apostolutzaren aldeko bikaintasun aberkoiari) “Vision d’Afrique Plus” komunikabide-partzuergoak sustatutako saria emon eutsen Kamerunen.

Cyprien, EDUCAMRUN egitasmoa sortu eban Adviser Humana Fundazinoagaz batera. 2013tik hasita, familia Kamerngo pobreetako neskato eta mutikoen eskolatzeaz arduratzen dan erakundea da: https://www.adviserhumana.org/

Cyprien Melibi en un encuentro de la Delegación de Misiones de Vitoria, en el Día de Africa 2023