20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Dana prest Begoñako Amatxuren eguna ospatzeko
11.10.2023

Dana prest Begoñako Amatxuren eguna ospatzeko

Gaur, urriak 11, Begoñako Amatxu Bizkaiko Jaurerriaren zaindariaren Eguna ospatzen da. Santutegian, goizeko 9:00etan ospatuko da lehenengo meza eta hurrengoak, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan (Meza Nagusia, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta web honetatik zuzenean) eta 13:00etan. Arratsaldeko lehenengo meza 17:00etan izango da eta orduero ospatuko dira, 21:00ekoa izango dalarik azkena. Basurtuko Beti jai alai taldea izango da 20:00etako mezan. Gainera, atzo arratsaldetik hasita, misinoetarako Begoñako parrokiako taldeak Kongoko artisau-lanak saltzen ditu basilika ondoko arkupeetan.

Goizeko 10:00etan zabalduko da umeentzako eremua eta han izango dira Gargantua eta puzgarriak. Egun osoan, txistulari eta trikitilariek girotuko dabe eguna. 11:00tetan, Bilboko Udal bandaren kontzertua ospatuko da.

Arratsaldez be zabalik egongo da umeentzako eremua eta trikitilari eta dantzariek girotuko dabe ingurua egunaren amaierara arte. Begoñako Amatxuren eguneko erromeria gaueko bederatzietako mezagaz amaituko da. 

Gaur be, zapi moreak banatuko dira. Azken urteetan, 1.200.000 baino gehiago banatu dira eta bardinak dira ekitaldi guztietan. 10.000 txokolate-ontza be bnatuko dabez: “XX. gialdiko 50eko hamarkadan, Begoñara igoten eben txikiei saritzat emoten eutsien txokolate-ontza eta ogi-muturra”..

La Eucaristía se ha celebrado en Begoña.