06-11-2025 Jueves, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Dantza, perkusinoa eta gospela “Musika biziak salbatzeko” dalakoaren alde
06.11.2025

Dantza, perkusinoa eta gospela “Musika biziak salbatzeko” dalakoaren alde

Datorren barikuz, azaroak 7, 20:30etan, alkartasunezko kontzertua ospatuko da "musika biziak salbatzeko" egitasmoaren alde, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, "Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak" dalakoaren eskutik. Sarrerak (12 euro. Umeentzat: 10 euro) internet bidez eskuratu daitekez, hain zuzen be hemen edo txartel-leihatilan ordubete aurretik. Beste alde batetik, Aba Taano taldea urtarrilean etorriko da Bilbora, "musika biziak salbatzeko" ekimen beraren alde jarduteko. Euren emonaldia 2026ko urtarrilaren 3an izango da, 20:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusiak. Sarrerak txartel-leihatilan erosi ahal izango dira emonaldia baino ordubete aurretik edo hemen.

“Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak” taldekoek euren lurraldea, ohiturak, fedeak, poza, atsekabea eta edertasuna deskribatuz dantzan egiten dabe, pozez eztanda eginez euren tanbor eta erritmoakaz. Era guztietako dantzak eskaintzen dabez eta askotariko erritmoakaz. Ikuskizun itzela eskaintzen dabe, afrikar hotsak hona ekarriz eta antzoki, eleiza, plaza eta hainbat lekutan agertuz. 

Aba Taano

Aba Taano taldeak (bostak luganda ama hizkuntzan) urteak daroak eleizbarrutira etorzen. Alkartasunezko kontzertuak eskaintzen dabez “musika biziak salbatzeko” dalakoaren alde. Aba Taano gospel-boskote afrikarra da; Kireka Kampalako auzo pobrean sortu zan 2008an. Honeek osotzen dabe taldea: Nabbaale Harriet, Kimeze Joshua, Kiyemba Rogers, Mayanja Louis eta Ssenteza Derrickek. Umorez, pozez eta bizitasunez betetako bost ahots gozi dira, lau mutik eta neska bat. Hego Afrikako gospela, gospel panafrikarra, kantu etnikoa eta popa interpretatzen dabe. 

2025eko oroitza-txostena: hemen.

Musika biziak salbatzeko

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika