11-09-2025 Jueves, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Datorren asteburuan, kontzertuak izango dira Ziortzan
09.09.2025

Datorren asteburuan, kontzertuak izango dira Ziortzan

Sasoi honetan ohikoa danez, “Ziortzako Kontzertuak” musika-emonaldiak izango dira Ziortzako kolegiatan. Hogeta hamazazpigarren ekitaldi honetan, doako sei kontzertuz gozatzeko aukera izango da irailaren 13tik 21era. Beste urte batzuetan lez, autobusa jarriko dabe Bilbotik Ziortzara joateko (Elcano 5, Txabarri jauregiaren pareko bus-geltokia) eta bueltatzeko. Txartelak 10 euro balio ditu. 

Jaialdia datorren zapatuz, irailak 13, hasiko da 18:00etan, Franck Emanuel Comtek zuzendutako “Le Concert de L’Hostel Dieu” taldeagaz. XVII. gizaldiko musikagileen lanak entzun ahal izango dira, besteak beste, honeenak: Barbara Strozzi, Françoise-Charlotte de Saint-Nectaire, Julie Pinel, Mademoiselle Duval, Isabella Leonarda, Antonia Bembo eta Élisabeth-Claude Jacquet de la Guerre.

Irailaren 14an, domekaz, kontzertu bi izango dira. 13:00an, Brett Leightonek organo-errezitaldia eskainiko dau, Domenico Scarlatti, Pedro de Araujo eta Juan Bautista Cabanillesen lanakaz. Arratsaldeko seietan, la Accademia del Piacere taldeak kontzertua eskainiko dau Nuria Rial sopranoagaz eta Fahmi Alqhai musika-zuzendariagaz, Duron, Guerau, Bononcini eta Jose de Nebari omenaldia eginez. 

Gehiago jakiteko:



Egitaraua osorik:

Irailak 13 (18:00)

Le Concert de L´Hostel Dieu
Franck Emanuel Comte, zuzenaria

Irailak 14 (13:00)

Brett Leighton, organoa

Irailak 14 (18:00)

Accademia del Piacere
Nuria Rial, sopranoa
Fahmi Alqhai, zuzendaria

Irailaren 20a (18:00)

Propicia Sydera Orkestra Barrokoa
Pierre Hantai, klabezina

Irailak 21 (13:00)

Oscar Candendo, organoa

Irailak 21 (18:00)

Al Ayre Español
Eduardo Lopez Benzo, zuzendaria

Conciertos Ziortza 2025