11-03-2025 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Datorren domekaz ospatuko da Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
10.03.2025

Datorren domekaz ospatuko da Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina

“La Misión: compromiso y esperanza”/“Misinoa: eginbide eta itxaropena”, goiburuaren haritik ospatuko da domekaz, martxoak 16, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.

 

 

Manuel Jesus Heredia Misinoetarako Bizkaiko ordezkariak idatzi dauan mezuan, eleiz gertaera esanguratsu biri lotuta kokatu dau kanpaina: Frantzisko Aita Santuak deitutako Jubileu Urea eta Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena. Bere esanetan, “Misinoa: eginbide eta itxaropena” kanpainaren goiburua, “deia da, gogoeta patxadatsu eta sakonerako une egoki bihurtu daigun, Bizkaiko Eleizan gaur egun Misinoaz dogun ikuspuntua eta Misinoaz zenbateraino arduratzen garan argitu ahal izateko”.

Bere esanetan, “Aro-aldaketa bizi dogu, sakona eta atzeraezina da sekularizazino-prozesua munduan, leku batzuetan, besteetan baino prozesu biziago eta finkatuagoa bada be. Eta egoera horrek eragin nabarmena zan dau Eleizaren misino-bokazinoan. Mundua, gero eta txikiago egin jaku eta orain gertukoari eta presazko edo preminazkoari baino ez dautsagu begiratzen. Katolikotasuna, mundu osoko Eleizako atal izatean, bigarren mailara igaro da.Halanda be, Misinoa, gure kristau izaeraren muina da. Eleiza, Jainkoaren herria, Eleiza izango bada, nahitaez misiolari izango da. Eleiza salbamenezko sakramentu da gizaki guztientzat, munduko edozein lekutan”. Idazkia osorik: hemen.

Kainpainaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.