20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik
27.06.2023

Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik

Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi bider, 2018an eta 2020an, pandemia aldian. Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak urte birako Manilara doan Jaioneren misino-bialketa egingo dau eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian. Bizkaia Irratian kontatu ditu bere bidaiaren nondik norakoak.

 Jaionek Bizkaia Irratian egin deutsen alkarrizketan azaldu dauanez, umetatik egon da parrokiari lotuta, katekesian eta gazteen taldeetan. Beranduago, unibertsitatean egoala, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin ebanean, Kenyan misiolari dan Matilde Rivera monja marianitaren lekukotasuna entzun eta misino-bokazinoa garatzen hasi zan.

Jaione Lopez misiolari lez Kaikorrera (Kenya) joan zan lehenengo aldia

Esperientzia Filipinetan

Filipinetan, Jaionek batez be heziketaren arloan, egitasmo ekologikoa garatzen eta pastoralgintzan jardungo dau. Alkarrizketan azaldu ebanez, “ez da erraza dana itzi eta joatea, baina ilusinoz beteta egingo dot. Nire kargu itzitako beharrizanei erantzutera noa Filipinetara”.

Lopez prest dago bizitzak aurkeztu leikezan aurkerak onartzeko: “gaur-gaurkoz Filipinetara noa urte birako. Aurrerago, ikusiko dogu”.

Autorpena egin jakon martxoaren 8an

2021.eko martxoaren 8an Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jaso eben zortzi emakumeetako bat izan zan Jaione Lopez. Toño Valdivieso artistak margotutako oinatza jaso eban, beste hainbat herrialdetan konprometitutako emakume guztien izenean. 

Testimonio de Jaione López sobre su experiencia misionera en África
Jaione López