21-01-2026 Miércoles, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Denporaldiko azken kontzertua Durangoko organo-jaialdian
29.12.2025

Denporaldiko azken kontzertua Durangoko organo-jaialdian

Oscar Rodriguez (organoa) eta Marco Cubillas (tronpeta), protagonista dirala ospatuko da gaur arratsaldez Durangoko organo-jaialdiko zortzigarren eta azken kontzertua. Emonaldia iluntzeko 20:00etan izango da, Andra Mari basilikan. Sarrera doan leku guztiak bete arte eta pantaila musikariak ikusteko.

El programa consta de obras de Georg Friedrich Haendel, Óscar Rodríguez Pastora, Johann Sebastian Bach, Antonio Vivaldi, Joseph Guy Ropartz y Tomás Aragües.

Los jóvenes músicos Óscar Rodríguez Pastora y Marco Cubillas forman el dúo Nordés y ofrecieron también otro recital la semana pasada en la iglesia de San Trokaz de Abadiño, dentro del XX Festival de Órgano Bizkaiko Hotsak.

  • Oscar Rodriguez Pastora, kantabriar organistak lehenengo saria eskuratu eban “Francisco Salinas” IV. Organo-lehiaketa nazionalean. Musikenen egin ebazan ikasketan eta gaur egun Prince Claus Conservatoire (Herbeherak) dalakoan. Errezitaldiak eskaini ditu Espainia, Frantzia eta Holandan, besteak beste alkarlanean jardunez Donostiar Orfeoiagaz eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz. Espainiako Koru Nazionaleko zuzendariorde izendatu barri dabe. 

  • Marco Cubillas, santandertar tronpetistak lehenengo saria jaso eban National Trumpet Competition (EE. UU.) dalakoan, 2024an. Areto entzutetsuetan jardun izan dau: New Yorkeko Carnegie Hallen eta Berlineko Konzerthausen eta hainbat orketrakaz alkarlanean aritu izan da: EUYO eta Schleswig-Holstein Musik Festival Orchestra. Gaur egun, Bilboko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoakaz lankidetzen dihardu.