12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Deustuko Unibertsitateak Jose Ramon Scheifler oroitu eta omendu dau
10.04.2025

Deustuko Unibertsitateak Jose Ramon Scheifler oroitu eta omendu dau

Deustuko Unibertsitateak 2021eko irailean 101 urte ebazala Loiolan hil zan Jose Ramon Scheifler Amezaga jesuita gogoratu eta omendu eban atzo. Scheiflerren senide eta adiskideakaz batera, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria kulturarako BIlboko Udaleko zinegotziak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eta Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko presidenteak parte hartu eben ekitaldian. 

Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Jose Manuel Barrenetxea katedradun erretiratuak, Eugenio Ibarzabal kazetariak, Javier Batarrita abokatuak eta Rosa Miren Pagola katedradun erretiratuak Scheiflerren bizitzaren deskribapena egin eben. 

Ekitaldian “José Ramón Scheifler, el profesor que enseñaba a pensar” lana aurkeztu zan, jesuitaren omenez. Belaunaldi askotako ikasleen irakasle izan zan berrogeta hamar urte ingurutan eta “gogoeta egiten eta bizitzaren aurrean pentsamentu kritikoa izaten irakatsi eutsen, bere ikerketetan beti kontuan izaten ebazan idazki santuen inguruan be etenbarik gogoeta eginez eta gogoeta egin arazoz”.  

Scheifler

Gogoratu zanez, Jose Ramon Scheifler Bilbon jaio zan 1920an; aita alemana zan eta ama bilbotarra. Gerra Zibilean, erbestaldia jasan eban eta 1938an sartu zan Jesusen Lagundian, ikasketak Espainian, Erdialdeko Amerikan, Alemanian, Israelen eta Erroman egin ebazalarik. 1958an, Oñako Teologia-fakultatera bialdu eben eta bertan dekano eta 1967an berau Deustuko Unibertsitateari eranstearen eragilea.

Deustun, dekanoa izan zan Teologia-fakultatean (1967-1973) eta idazkari nagusi (1988-1994). Eleiz Ikasketetarako Batzorde Nazionaleko bokal be izan zan, Aurrezki Kutxaro Gizarte Ekintzetarako Batzordeko kide, Forum Deustu dalakoaren kide sortzaile, Euskal Ikasketetarako Insititutuko laguntzaile, Fede eta Kristau Bizitzarako Institutuko koordinatzaile, irakasle San Bizente Teologia-eskolan eta helduen katekesian, besteak beste.

A. Jose Ramon Scheifler.

Jesuiten irakasle

Juan Jose Etxeberria errektoreak nabarmendu ebanez, Jose Ramon Scheifler jesuita, abade, erlijioso eta laiko askoren “Maisu” izan zan eta bete ikasle izandakoek haren oroitzapen bikaina dabe, hausnarketa eta sen kritikoa sustatzeko egundoko gaitasuna ebalako. Errektorearen esanetan, “tuve el privilegio de ser su alumno -comentó-, una experiencia que marcó profundamente mi propia vida y que me permitió descubrir su inquebrantable pasión por la Biblia y por el proceso educativo. En sus clases, José Ramón transmitía una energía contagiosa, llena de entusiasmo y vivacidad, y hacía que el estudio de los textos sagrados fuera un ejercicio de introspección profunda. Su figura inspira no solo por la profundidad de sus conocimientos, sino también por su capacidad para guiar a los demás en un proceso de autodescubrimiento espiritual y acercamiento a Dios. Para él, la enseñanza no fue solo un ministerio académico, sino una auténtica vocación de acompañamiento personal y comunitario”. Berbaldia osorik.

Scheifler