“Gizon eta emakume kristauak politikan” gaiari buruzko solasaldia bihar Santurtzin
Bihar -maiatzak 9, martitzena-, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) ekitaldia ospatuko dau Kabiezeseko San Pedro parrokian (Axular, 1. Santurtzi). "World-kafe" erara izango da, "gizon eta emakume kristauak politikan" gaiaren inguruan. Maiatzaren 28ko hauteskudeetan aurkeztuko dira alderdi politiko guztien hautagaiak eta Ezkerraldeko alkatetzak deitu dabez ekitaldian parte hartu daien.
Antolatzaileen nahia da ekitaldia alderdi politikoen eta herritarren arteko alkarrizketa lasaia izatea da, gainera, “gure auzoetako kristauek politikan daben konpromisoaren garrantzia nabarmendu” gurako leukie.
Parte hartzeko asmoa dabenei euren katilu edo kikara eroateko eskatzen deutse, eta euren esanetan, “horixe izango da ingurumenari egingo deutsagun ekarpena. Ez dogu plastikozko baso bakar bat be erabiliko”.