22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Domekaz, Familiaren Eguna ospatuko da
28.12.2023

Domekaz, Familiaren Eguna ospatuko da

Datorren domekaz, abenduak 31, eta "Familia, Barri Onaren eroale" goiburua ardaztzat hartuta, Eleizak Familia Santuaren Eguna ospatuko dau. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak prestatu ditu egun horretarako lagungarriak, besteak beste, Gabon-aldian familian otoitz egiteko liburuxka.

Familiarako Gotzain Azpibatzordeko gotzainek azaldu dabenez, gure gizarteak jasaten dauan gatxik handienetakoa, “nork bere burua mirestera garoazan” indibidualismo amorratua da. Eta hortik, euren esanetan, bakardadea “eta askotariko pobretasun afektiboak sortzen dira, bakartzeen, apurketen eta benetako hartu-emon eta laguntasunik ezaren ondorio”.

Egun honetarako idatzitako mezuan esaten dabenez, familia batasunaren bizipena da benetako antidotoa gure sasoian hain ohikoa dan gatx honen aurka, izan be, “maitasunak sortutako eta suspertutako familia, pertsonen alkarte da eta bere egiteko nagusia alkartasuna leialtasunez bizitzea da, pertsonen benetako alkartea garatzeko etenbako ahalegina eginez”.

Egun horretarako lagungarriak: hemen