“Durangoko basilikaren misterioak. Ikusten dana eta ikusten EZ dana” goiburua aintzat hartuta jardunngo dau Juan Manuel Gonzalez Cembellin historian doktore eta Eleiz Museoko zuzendariak.
Historia
Erdi Aroaren amaieran,Durango herribilduak Uribarriko Andra Mari egundoko tenplu gotikoa, bere tipologiak Bizkaian bakar egiten ebana, barritzea erabaki eban.
XVII. gizaldian, sute eta uholdeen eraginez eleiza -batez be gangak- guztiz hondatuta egozala ikusita, zerbait egin behar zala pentsatu eben. Beraz, eleiza gotikoa “bildu” egin eben gaur egungo itxura, barroko klasizista, emon arte. Baina eleiza gotiko berezi harek hor jarraitzen dau, ezkutuan. Juan Manuel Gonzalez Cembellinek azalduko dau prozesu hau.